YouTube Preview ImageKontenedoreak kentzen gaur goizean hasi dira Elizalde eta Ergoien auzoetatik. Bihar egun guztian zehar beste auzoetako edukiontziak ere kenduko dira.

Kontenedore grisak ez ezik, urdinak eta horiak ere erretiratuko dira. Gaurtik aurrera ez da kontenedorerik izango Oiartzunen.

Iruzkina gehitu

Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko datuen arabera, kontenedore horia da bertan egon behar ez lukeen hondakin gehien izaten duen edukiontzia: bertan botatzen denaren %10a ez da egokia. Paperaren nahiz beiraren kasuan, inpropioak ez dira %5era iristen. 

Hondakinak dagozkien edukiontzietan ez botatzeak hondakin horiek ez birziklatzea dakar. Kontenedore horiari dagokionez, inpropioen %10ari birziklatze plantan birziklatzeko gaitasunik ez duten hondakinen %10a gehitu behar zaio. Honen arabera, edukiontzi horira botatzen denaren %20a ez da birziklatzen.

Estatu espainiarreko datuekin konparatuz gero gipuzkoarrok gauzak nahiko ondo egiten ditugun arren, asko dago hobetzeko. Horretara dator atez ateko bilketa: azpiegiturak hobetzera, inpropioen maila %1,5era jaistera, eta materia organikoa ere gaika bildu eta birziklatzera.

Irakurri albiste osoa DVn.

Iruzkina gehitu

Udalak hondakinen bilketa eta tratamenduaren azken datu ofizialak eta 2010erako aurreikuspenak kaleratu ditu. San Markoko Mankomunitatetik eta Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotako datu horien arabera, kontenedore bidezko bilketa atez atekoa baino defizitarioagoa da. Aurreikuspenen baitan, etorkizunean kontenedoreekin jarraitzea geroz eta garestiagoa izango da.

datu ekonomikoak kuadroa eusk

Egungo kontenedore sistemarekin aurrera eginez gero, Oiartzungo Udalak 767.476 € ordaindu beharko ditu bere hondakinengatik 2010ean. Atez ate biltzen hasita, berriz, 723.062 €. Izango diren diru sarrerak kontuan hartuz, edukiontziekin jarraitzeak 388.578 €ko defizita ekarriko du eta atez ate jasotzen hasteak 241.204 €koa. Etxeko hondakinak egoki biltzean dago gakoa. 

Oiartzungo Udalak bi ekarpen egiten dizkio San Markoko Mankomunitateari. Emandako zerbitzuengatik 105.716 € ordaintzen zaizkio eta zabortegira eramandako tona kopuruagatik orduan eta altuagoa den tasa ere bai. Zabortegia itxiz geroztik, hondakinak beste zabortegi batzuetara bideratzen dituen transferentzi-planta da San Marko. Hondakinak ez dira han bertan tratatzen eta horrek dakar tasen igoera. Udalek 125 € ordaindu behar dituzte zabortegira iristen den hondakin tonako. Orain arte bezala segita, Oiartzungo Udalak 2010ean 468.421 € ordaindu beharko ditu eta atez ate bilduta, berriz, 78.000 €.

  Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu