Autokonposta egiten duten herritarrek teknikarien bi bisita jasoko dituzte etxean bertan zalantzak argitu eta aholkuak eskatzeko

Atez ateko informazio bulegoko teknikariak hasiak dira herritarren konposta kaxak bisitatzen. Etxeko konposta bultzatzeko kanpainan esan bezala, autokonposta egiten duten herritarrek zazpi bat hilabeteko aholkularitza teknikoa jasoko dute, eta horren parte dira teknikarien bisitak. Familia autokonpostatzaileen zalantzak argitu eta aholkuak ematea, eta burutzen ari diren lanaren jarraipena egitea da bisita horien helburua.
Honez gain, laster, berriro ekingo zaie konposta ikastaroei. Izan ere, oraindik ere, herritar asko ari da etxean konpostatzen hasteko izena ematen. Atez ateko bilketaren zutabe nagusienetako bat da autokonposta, hondar organikoak etxean bertan kudeatzea ahalbidetzen baitu. Horregatik, udalak etxeko konposta bultzatzeko eskura dituen baliabide guztiak eskaintzen dizkie herritarrei.
Iruzkina gehitu
Oiartzunen bizi diren mediku eta erizainak Usurbilen izan ziren atzo, atez atekoa ezagutzen. Osteguna izaki, Usurbilen hondakin organikoak nola biltzen diren azaldu zieten udal teknikariek. Bisita aprobetxatuz, aportazio- eta emergentzi-guneak ere ezagutu zituzten. Atez atekoak Usurbilen duen funtzionamendu praktikoa ikusi ostean, informazio bulegoko teknikariek herritarrek zer nolako zalantzak dituzten eta zein eskaera egiten dituzten azaldu zieten.
Iruzkina gehitu
Zubietako errauste-plantaren kaltetu zuzenak, 10 bat laguneko ordezkaritza bat, Hernanin izan ziren atzo arratsaldean atez atekoaren ezarpena eskertu eta errauste-plantaren inguruan duten kezka partitzen. Horietako batzuk errauste-planta jarri nahi duten tokitik 200 eta 400 metrotara bizi dira, eta euren bizimoduari eta osasunari egingo zaion kalteaz oso kezkatuta daude. Atzoko bisitaren arrazoia Hernaniko Udalari euren eskerrona azaltzea izan zen, atez atekoak itxaropena berreskuratzen lagundu dielako. Entregatu duten idatzi osoa irakutzeko….
Gehiago irakurri
Iruzkina gehitu
Errealeko kapitaina den Mikel Aranburu, Mikel Labaka eta Imanol Agirretxe aurrelari usurbildarra atez atekoa ezagutzen izan dira gaur goizean. Xabier Mikel Errekondo alkatea izan dute bidaide.
Kuboen sistema, kamioiek burututako bilketa, atez atekoaren datuak… ezagutu dituzte. Zituzten hainbat zalantza argitzeko aukera izan dute. Bilketa sistemarekiko interesa agertzeaz gain, Zubietako euren entrenamendu gunetik gertu eraikiko duten erraustegiarekiko kezka azaldu dute.
Oharra: argazki hau www.noaua.com webgunean argitaratu dute.
Iruzkina gehitu
Etiketa(k): ,
atez ate,
bisita,
imanol agirretxe,
mikel aranburu,
mikel labaka,
oiartzun,
puerta a puerta,
real sociedad,
usurbil
Saila(k):
Berriak,
Funtzionamendua,
Zer da aab?
Pasa den otsailaren 6an Aralar-ko zinegotzi eta ordezkariak izan ziren Usurbilen. 25-30 bat lagun bertaratu ziren. Horien artean ziren Eibar, Aretxabaleta, Antzuola, Zarautz eta Orioko zinegotziak, baita Batzar Nagusietako ordezkari den Rebeka Ubera ere.
Oharra: argazki hau www.noaua.com webgunean argitaratua dago.
Iruzkina gehitu
Datorren udaberritik aurrera gastronomia- elkarteetan ere hondakinak atez ate biltzen hasiko da Oiartzungo Udala. Jada martxan diren esperientziak bertatik bertara ezagutzeko asmoz, Artaso, Girizia, Aldeguna, Ibargain, Zelai Taldea eta Iturri Berri-ko bazkideak Usurbilen izan ziren pasa den larunbatean. Usurbilgo Udaleko ordezkariak lagunduta, Andazpe gastronomia-elkarteko funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten.
Etxebizitzetan ez bezala, elkarteek bazkide mordoa izaten dute eta horien guztien koordinazio egokia behar da hondakinak atez ate txukun biltzen hasteko. Andazpe elkarteko ordezkariak esan bezala, “egia da antolaketa aldetik aldaketak egin behar direla, baina erraz egokitzeko moduko sistema da atez atekoa”. Beren kasuan, hondakin bakoitza zein frakzioren parte den azaltzen duten karteltxoak jarri dituzte kuboen alboan, eta adostutako bazkide bat arduratzen da egoki sailkatutako hondakin horiek atarira ateratzeaz.
Oiartzungo udal teknikariak hasiak dira herriko elkarteen behar eta zalantzak jasotzen. Lokalek dituzten aukerak ezagututa eta bazkideen iritzi nahiz ikuspuntuak entzunda, Udalak elkarte bakoitzari bere beharretara ongien egokitzen den zerbitzu-proposamena egingo dio.
Iruzkina gehitu
Atzo goizean Zarauzko La Salle ikastetxeko haurrak izan ziren Haurtzaro ikastolako konposta makina ezagutzen. Izadi 21 enpresak antolatu du bisita Urola Kostako Udal Elkartearen hondakinen murrizketa, berrerabilpen eta birziklapenaren inguruko egitasmoaren barne. Asko entzun, ikusi eta ikasi zuten.

Goizeko 10:00etan heldu ziren haurrak Oiartzun aldera eta, ezer baino lehen, konpostaren eta atez ateko bilketaren gaineko azalpen labur bat eman zien Jon Kortajarena teknikariak. Interes eta atentzio osoz entzun zituzten Jonen hitzak eta galderak ere egin zizkioten.
Honen ostean, taldeka taldeka, konposta makina ezagutu zuten bertatik bertara. Ezin ukatu gehienak berau ikusteko irrikitan zeudela! Funtzionamendu osoaren berri jaso zuten eta, amaieran, lortutako konposta ikusi, ikutu eta zabaldu ere egin zuten ondoko zelaian.
Iruzkina gehitu
Atzo goizean Burgos-ko enpresa bat izan zen Haurtzaro ikastolako konposta makinaren funtzionamendua ezagutzen. Kolvik-eko gerente den Abdon Beitiarekin egin zuten bisita.
Haurtzaroko makina Kolvik etxekoa da eta Beitiak esan zuenez, konposta makinak egungo eta etorkizunerako aukera asko eskaintzen dituzten azpiegiturak dira. Horren adierazle dugu Ikastolako makina jasotzen ari den bisita kopurua!
Iruzkina gehitu