Ate joka… Heraklion-en (Grezia)

polaroid grezia

BEÑAT APAOLAZA LIZARRALDE

24 urte. Ingeniaria.

Heraklion: 100.000 biztanle.

Bizi-kalitatea: Grezia 22. postuan dago mundu mailako ranking-ean.

Kreta uharteko hiriburua da Heraklion, Greziako hirugarren hiririk garrantzitsuena. Ondare kultural handiko uhartea da Kreta eta Heraklion, besteak beste, El Greco margolariaren jaioterria. Beñat karrera amaierako proiektua egiten aritu da bertan.

4908_605871381836_10516467_35379076_422130_n

“Desastre xamarra zen nola birziklatzen zuten Kretan. Alde batetik, zabor organikoa eta errefusa zeuden, eta bestetik, latak eta plastikoa birziklatzen ziren ontzi berean. Beira, berriz, saltzen zuten dendetan erosi egiten zuten.

Baina bilketa-kamioia jasotzen ikusten zenuenean, bereizitako guztia nahasten zutela ikusten zenuen…

Nik ezagutu nituen greziarrek, gazteek, banatzen zituzten hondakinak. Kontzientzia maila bat bazegoen gazteen artean, baina kamioiak egiten zuena ikusita, ez dut uste orokorrean kontzientzia handia zegoenik…

Papera biltzeko edukiontzirik, adibidez, ez zegoen. Kalean errefusaren kontenedore grisak eta ontzi arinenak bakarrik zeuden”.

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): atejoka

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu