“Garbitania enpresa publikoa da, eta bere helburu nagusia da enpresei eta erakundeei laguntzea “zero zabor” sistemak ezartzeko. Horregatik Garbitaniak ez du inolako asmorik Sanmarko ordezkatzeko”, adierazi dute gaur Xabier Mikel Errekondok, Aitor Etxeberriak eta Marian Beitialarrangotiak; Usurbil, Oiartzun eta Hernaniko alkateek hurrenez hurren. 

Hernanin egindako prentsaurrekoan esan dutenez, ez dute inolako asmorik Sanmarko uzteko edo ahultzeko. Alderantziz, “lan eta lan ari gara Sanmarkok bere helburua erdiesteko: birziklatzea handitzea. Horregatik ari da Sanmarko atez ateko sistema bultzatzen, atez atekoak birziklapena bere maximora eramaten duelako”. 

Adierazi dute gezurra dela Garbitaniak edo atez atekoak arrisku ekonomikorik ekartzen duenik. “Arrisku ekonomikoa erraustegiak ekartzen du, ez baitago dirurik 400 milioi euro xahutzeko, eta Gipuzkoa eta gipuzkoarrak hipotekatu nahi dituzte gure osasuna kaltetzen duen teknologia zaharkitu batekin”.

  Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

lu-15-garbigune-3095.JPGSanmarko mankomunitateak gaur inauguratu du Garbera merkataritza-gunearen alboko garbigunea.

Etxean sortzen diren hainbat hondakin ezin dira kaleko ohiko kontenedoreetara bota, eta hondakin horiek jaso eta behar bezala kudeatzeko guneak dira garbiguneak.

Garberakoaren kasuan, etxeko obra txikien hondarrak, hondakin arriskutsuak, tamaina handiko tresnak, etxetresna elektrikoak, inausketak, egurra, kristala, jostailuak… eraman ahal izango dira bertara.

Asteartetik larunbatera egongo da irekita honako ordutegian: lan-egunetan 10:00tik 13:00ra eta 15:00tik 20:00ra. Larunbatetan, berriz, 10:00tik 14:00ra eta 16:00tik 20:00ra.

Informazio gehiagorako deitu 943 21 49 77 telefono zenbakira, idatzi mezua garbigunea-donostia@sanmarko.net helbide elektronikora edo bisitatu www.sanmarko.net webgunea.

Oharra: argazki hau www.diariovasco.com webgunean argitaratua dago.

Iruzkina gehitu