polaroid brasil copia

ASIER VALLEJO ETXEBESTE ETA ELUSKA PAZOS URKIZU.

24 eta 27 urte. CAF enpresako langileak.

Campinas: 1.500.000 biztanle.

Brasil 62. herrialdea da ingurumen kalitatearen ranking-ean.

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

100604 errausketa manifaErrausketaren Aurkako Koordinakundeak eta Usurbilgo Itunak Zubietako errauste-plantaren aurkako manifestazioa deitu dute datorren ekainaren 20rako (igandea). Eguerdiko 12:00an aterako da martxa Donostiako Boulevard-etik gipuzkoarrok hondakinen arazoari egiazko irtenbidea emateko aukera bat izan dezagun eta errauste-plantarentzat moratoria eskatuz.

Iruzkina gehitu

100603 bixita mondragon2Mondragon Unibertsitateko hainbat ikasle hegoamerikar Haurtzaro Ikastolako konposta makina ikusten izan dira gaur goizean. “Saiolan” berrikuntza eta enpresa zentroaren eta “Mugarik Gabe” gobernuz kanpoko erakundearen bitartez, Garapen Iraunkorrari buruzko masterra burutzen ari dira ikasleak Mondragon Unibertsitatean. Bakoitza bere herrialdean praktikan jartzeko proiektua lantzen ari da master honen bitartez.

Goizean Usurbilen izan dira eta eguerdian izan dira Haurtzaro Ikastolako konposta makina ikusten.

Iruzkina gehitu

errausketarik_ez!_eguna txikiDatorren igandea (ekainaren 6a) Zubieta auzoan, Oriotik zazpi kilometro eskasera, eraikitzera doazen errauskailuaren aurkako adierazpenen eguna izango da Orion. Herriko hondakinen kudeaketaren gaia ardatz hartuta, hainbat ekintza antolatu ditu herriko errausketaren aurkako taldeak “Herrio” natur-taldeak lagunduta.

- 11:00_ Garaiko barazkiak landatuko dira eta autokonpostari buruzko informazioa banatuko da (”Goxoki” kafetegiaren aurreko parkean)

- 12:00tik aurrera_ Hamaiketakoa, “Zero Zabor” erakusketa, hondakinen bereizketa tailerra, konpostaren txokoa, atez atekoaren txokoa eta audiobisualen txokoa (plazan). Usurbildarrak arituko dira tailerrak… dinamizatzen

- 18:00_ Haurrentzako antzerkia (plazan)

Orioko errausketaren aurkako taldeak “hondakinen bilketa eta kudeaketa sistemaren inguruan kezkak eta proposamenak dituen oro eta eguna jai giroan pasa nahi duten guztiak” gonbidatu nahi ditu igandean Oriora.

Iruzkina gehitu

Oiartzunen atez ate 5220 kilo materia organiko bildu dira gau batean. Azpeitian, berriz, 4363 kilo jasotzen dituzte hamabost egunean 5. edukiontziarekin 

Emaitza bikainak lortu dituzte oiartzuarrek hondakinak atez ate biltzen hasi eta lehen egunetan. Igande gauean 1300 kilo materia organiko bildu zuten biltzaileek eta asteazken gauean, berriz, 5220 kilo; igandean bildutakoaren laukoitza, alegia. Ontzi arinen bilketak ere goranzko bidea hartu du: astelehenean 1000 kilo bildu ziren eta ostegunean, aldiz, 2060. Asteartean 3120 kilo paper eta kartoi bildu ziren. 

100526 biltzaileak organikoa web

Oiartzungo Udala oso pozik dago orain arte lortutako emaitzekin. “Herritarrak hasiera-hasieratik hasi dira gauzak behar bezala egiten eta biltzaileak ere normaltasun osoz ari dira lanean”, adierazi dute udal teknikariek. Aitor Etxeberriak alkateak oiartzuar oro zoriondu nahi izan du. Izan ere, “norberaren asmo onaz eta denon elkarlanaz jada frogatu dugu atez atekoaren eraginkortasuna”.

 Oiartzunek 9945 biztanle ditu eta gau batean atez ate, Azpeitiak 14054 biztanlerekin 5.edukiontzian hamabost egunean baino materia organiko gehiago bildu du. Udal teknikariek jakinarazi dutenez, kalitate oso oneko materia organikoa bildu da, bai igandean eta bai asteazkenean. Oiartzungo 650 familiak beren kabuz kudeatzen dituzte beren hondar organikoak. Datu horien arabera, egunean 622 kilo materia organiko autokonpostatzen da eta bertatik ongarria lortzen dute etxean konpostatzen duten familiek. Udalak ez du gasturik autokonpostatzen den materia organiko hori jasotzen eta tratatzen. Orain aste bete, materia organiko hori guztia zabortegira eramaten zen eta osasun zein ingurumen arazoak besterik ez zituen sortzen bertan. Orain, konpostatu eta ongarria lortuko da hondar organiko horietatik; izan konposta plantan edo izan norberak bere etxean.

  Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

YouTube Preview ImageKubo marroian biltzen diren hondar organikoak Azpeitiko “Lapatx” konposta plantara eramaten dira; hangoa baita Gipuzkoa osoan dagoen konposta planta bakarra. Materia organiko horretatik ongarria lortzen dute bertan.

Bideoan, atzo (asteazkena) bildutako materia organikoa “Lapatx”-en nola hustu duten azaltzen da. Materia organiko hori guztia konposta makinan sartzen dute eta bertatik lurra aberasteko ongarria lortzen da.

Iruzkina gehitu

Atzoko eguna emankorra izan zen; gauza mordoa dugu kontatzeko.

Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleek hondakinen gaia jorratu dute aurtengo ikasturtean Agenda21-en bitartez, eta atzo Aitor Etxeberria alkateari eta Jon Kortajarena teknikariari beren ondorio eta proposamenak aurkeztu zizkieten udaletxean.

Ikasleeak jakitun dira hondakinen arazoaren larritasunaz, eta ulertzen dute udalak hondakinak biltzeko sistema aldatzeko hartutako erabakia. Beraiek ere beren hondar alea jartzeko prest daude eta horregatik, “gurasoei lagunduko diegu hondakinak egoki sailkatzen eta ahal dugunak konposta egingo dugu gure hondar organikoekin”.

Alkateak beren proposamenak eta ondorioak jakanarazi izana eskertu zieten. Finean, “atez ateko bilketa etorkizuneko apustua da, eta zuek zarete herri honen etorkizuna”. Bide beretik jarraitzeko eskatu zien Etxeberriak ikasleei, “zuek erakusten baitiezue askotan gurasoei hondakinak egoki sailkatzen”. Ikusi bideoa

100526 destruktora

Ikasleek udal ordezkariek izan zuten bileraz gain, atez ateko informazio bulegoko teknikariek paperarentzako birringailua jarri dute Manuel Lekuona bibliotekan. Herritarren eskaerari jarraiki, konfidentzialak diren dokumentuak paperetara bota aurretik birrindu ahal izateko jarri da eta herritar ororen eskura dago.

Baina oraindik badago gehiago, atez atekoaren bidean beste pauso bat gehiago eman dugu: Orioko Udalak ere bat egin du Usurbilgo Itunarekin; errauste-plantarentzat sei urteko moratoriarekin eta Usurbilgo hondakinak biltzeko eredua (orain Hernani eta Oiartzungoa ere badena) eraginkorra dela esatearekin, alegia. 

Iruzkina gehitu

YouTube Preview ImageAstearte, asteazken eta ostiraletan bilketa zerbitzu gehigarriak izango dituzte merkatari eta ostalariek. Beraz, asteko hiru egunetan goizez eta gauez ibiliko dira bilketa lanetan; lehenik komertzioetan eta gauez etxeko ohiko zerbitzuan.

Asteartetan, goizez organikoa biltzen zaie merkatari eta ostalariei (asteazkenetan errefusa eta ostiraletan papera), gauez papera eta kartoia jasotzen dira. Gaueko bilketaren bideoan ageri denez, plastikozko poltsetan ateratako papera bereizi egiten du biltzaileak eta pixoihal nahiz konpresak ere beste ontzi batean botatzen ditu.

Iruzkina gehitu