Hondakinak atez ate biltzen aritzen diren langileek biharko greba deialdiarekin bat egitea erabaki dute.

Bihar gauen ez da etxeetako papera/kartoia jasoko eta, beraz, datorren asteartea (uztailaren 6a) izango da horretarako hurrengo eguna.

Hala behar duten herritarrek, “Talaia” poligonoko larrialdi-gunea erabil dezakete.

2 iruzkin

YouTube Preview ImageAstearte, asteazken eta ostiraletan bilketa zerbitzu gehigarriak izango dituzte merkatari eta ostalariek. Beraz, asteko hiru egunetan goizez eta gauez ibiliko dira bilketa lanetan; lehenik komertzioetan eta gauez etxeko ohiko zerbitzuan.

Asteartetan, goizez organikoa biltzen zaie merkatari eta ostalariei (asteazkenetan errefusa eta ostiraletan papera), gauez papera eta kartoia jasotzen dira. Gaueko bilketaren bideoan ageri denez, plastikozko poltsetan ateratako papera bereizi egiten du biltzaileak eta pixoihal nahiz konpresak ere beste ontzi batean botatzen ditu.

Iruzkina gehitu

Txukun ari gara

YouTube Preview ImageAtzo gauean, bilketaren bigarren egunean, ontzi arinak bildu ziren. Datu ofizialen zain, kamioian ibili ziren teknikariak “material dezente eta kalitate onekoa” bildu zela esan dute.

Honez gain, gaua aprobetxatu eta herriko aportazio eta larrialdi guneak ere bisitatu genituen. Txukun-txukunak daude eta kontenedore barruko hondakinak ere egoki sailkatuta daude.Ikusi hemen argazkiak

Iruzkina gehitu

Emaitza onak, kontenedore guztiak erretiratu gabe egonik eta 650 familia autokonpostatzaile izanik 

Atzo gaueko 22:00an jarri zen abian hondakinen atez ateko bilketa Oiartzunen eta udalean gustura daude “bilketarekin berarekin eta lortutako emaitzekin”. Biltzaileak normaltasun osoz aritu dira lanean eta “kalitate oneko” 1300 kilo materia organiko bildu dute. 

100523 elizalde1_2

Herriko kontenedore guztiak erretiratu gabeak direla kontuan izanik eta Oiartzungo 650 familiak beren materia organikoa beren kabuz kudeatuko dutela jakinda, udala gustura dago herritarrek eman duten erantzunarekin. Izan ere, edukiontziak eskura izanda, atzo gauean oraindik egon bazegoen zaborpoltsa kontenedorera botatzeko aukera. Herritar askok, ordea, beren kubo marroia “txukun eta egoki” zintzilikailuan uztea aukeratu zuen. Gaur eta bihar jasoko dituzte kontenedore guztiak herriko kaleetatik, eta bihartik aurrera Oiartzungo karriketan beirarentzako iglu berdea soilik egongo da.  

Hobekuntzak, gaurtik bertatik hasita 

“Atez ateko bilketa sistema malgua da eta hobekuntzarako aukerak baditu”. Bilketa sistema berriari ekitea da lehen pausoa, eta hemendik aurrera atez atekoa doitzen joatea da udalaren helburua; “herritarren beharretara gero eta gehiago egokitu eta emaitzak hobetzeko”. 

Gaurtik bertatik hasi da Oiartzungo Udala bide hori jorratzen. Bart arratseko bilketaren ostean izan diren jazoerak (20 eskas guztira) jada konponduta daude, eta bide honetatik jarraituz “gero eta zerbitzu hobea” eskaini nahi die herritarrei udalak. Beren hondakinak biltzeko garaian arazoren bat izanez gero, horren berri emateko eskatu diete atez ateko informazio bulegotik herritar guztiei.

Iruzkina gehitu

YouTube Preview ImageElizalde auzoko “Beheko Plaza”n atzo gauean hartutako irudiak dira honakoak.

Iruzkina gehitu