Oiartzunen atez ate 5220 kilo materia organiko bildu dira gau batean. Azpeitian, berriz, 4363 kilo jasotzen dituzte hamabost egunean 5. edukiontziarekin 

Emaitza bikainak lortu dituzte oiartzuarrek hondakinak atez ate biltzen hasi eta lehen egunetan. Igande gauean 1300 kilo materia organiko bildu zuten biltzaileek eta asteazken gauean, berriz, 5220 kilo; igandean bildutakoaren laukoitza, alegia. Ontzi arinen bilketak ere goranzko bidea hartu du: astelehenean 1000 kilo bildu ziren eta ostegunean, aldiz, 2060. Asteartean 3120 kilo paper eta kartoi bildu ziren. 

100526 biltzaileak organikoa web

Oiartzungo Udala oso pozik dago orain arte lortutako emaitzekin. “Herritarrak hasiera-hasieratik hasi dira gauzak behar bezala egiten eta biltzaileak ere normaltasun osoz ari dira lanean”, adierazi dute udal teknikariek. Aitor Etxeberriak alkateak oiartzuar oro zoriondu nahi izan du. Izan ere, “norberaren asmo onaz eta denon elkarlanaz jada frogatu dugu atez atekoaren eraginkortasuna”.

 Oiartzunek 9945 biztanle ditu eta gau batean atez ate, Azpeitiak 14054 biztanlerekin 5.edukiontzian hamabost egunean baino materia organiko gehiago bildu du. Udal teknikariek jakinarazi dutenez, kalitate oso oneko materia organikoa bildu da, bai igandean eta bai asteazkenean. Oiartzungo 650 familiak beren kabuz kudeatzen dituzte beren hondar organikoak. Datu horien arabera, egunean 622 kilo materia organiko autokonpostatzen da eta bertatik ongarria lortzen dute etxean konpostatzen duten familiek. Udalak ez du gasturik autokonpostatzen den materia organiko hori jasotzen eta tratatzen. Orain aste bete, materia organiko hori guztia zabortegira eramaten zen eta osasun zein ingurumen arazoak besterik ez zituen sortzen bertan. Orain, konpostatu eta ongarria lortuko da hondar organiko horietatik; izan konposta plantan edo izan norberak bere etxean.

  Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak asteburuko herri kontsultaren gaineko balorazioak egin ditu. “Herritarren bozken gehiengoa bildu duen atez ateko bilketa sistemak eztabaidari eta hondakinen arazoarekin genuen konponbideari aukera berri bat eskaini dio. Itxaropena dator Gipuzkoara, itxaropena zabortegiak gainditzeko, itxaropena erraustegiarentzat 6 urteko moratoria eskatzeko, itxaropena gauzak ongi egiteko”.

IMG_0316-300x225 100301 kontsulta balorazioaErrekondoren hitzetan, “herri kontsultan izandako partehartze zabalak lortutako emaitzen zilegitasuna indartzen du”. Usurbildarrak prest daude oraingo bidetik jarraitu eta orain arte lortu dituzten emaitza onak hobetu eta mugarri berriak jartzeko. Azken egun hauetan usurbildarrak berak izan badira ere arreta puntua, kontsultak gaia gizarteratzeko balio izan du, eta Errekondoren hitzetan hori da lortu beharrekoa. ”Gipuzkoa osora zabaldu behar den gaia da; ezin da Usurbila mugatu. Orain, erraustegiari buruz duten iritziaz galdetu behar zaie gipuzkoarrei”.

Indarrak ez dituzte erabat akituta nonbait, eta errauste-plantaren gaineko moratoria berresteaz gain, Usurbilgo Ituna prestatzen ari direla azaldu du.

Iruzkina gehitu

Udalak auzoz auzo, merkatariekin eta ostalariekin egiten ari den bileren 1. erronda positiboki baloratu du. Eskerrak eman nahi izan dizkie oiartzuar guztiei beren ekarpenengatik eta 2. txandako bileretan ere parte hartzeko deia luzatu die.

Irakurri albistea DVn.

Iruzkina gehitu

Usurbildarrak atez atekoaz

Usurbilgo Udalak eta Aztiker-ek herritarren artean egindako inkestaren emaitzak aurkeztu dituzte. Inkesta honetan atez atekoa baloratu dute eta hurrengoak dira emaitzak.

elkdigitalaBanner186-221x300

Usurbildarren %68,4 atez atekoaren alde daude eta %76,8 ondo edo oso ondo moldatu da hondakinen bilketarako sistema honetara.

Atez atekoa martxan jarri aurretik jasotako emaitzak oraingoekin konparatuz, Usurbilgo Udalak arrakastatsutzat jo du esperientzia. Orain zortzi hilabete, atez atekoa martxan jarri aurretik, herritarren %36,8a zegoen bilketa sistema honen alde. Aurreko galdeketan dudan zeudenen %63,8 eta aurkakoen %26,5 atez atekoaren alde azaldu dira azken inkesta honetan.

Hemen dituzue Berrian, DVn, ADNn eta ABCn emaitza hauen inguruan argitaratu diren albisteak.

Iruzkina gehitu