Ate joka…Lausanan (Suitza)

polaroid suitza

EGOITZ UNSAIN

28 urte. Trenbideen mantenurako makinak egiten ditu.

Lausana: 122.290 biztanle.

Bizi-kalitatea: Suitza 7. herrialdea da mundu mailako ranking-ean.

Suitzako bosgarren hiri populatuena da Lausana. Komite Olinpiko Internazionalaren egoitza dago bertan. Ezkerreko alderdiek agintzen dute udaletxean 1989z geroztik. Yves-André Cavin da komunako lehendakaria, LausanneEnsemble alderdi liberal-erradikal eta demokristaukoa. Komunako partaideen gehiengoa alderdi sozialistakoa da. Egoitz Unsain bertan bizi da 2004az geroztik.

“Suitza kantoietan banatuta dago, gure probintzien antzeko zerbait. Kantoi bakoitza, berriz, komunaka. Komuna horiek zenbait herriz (udaletxez) osatuta daude (ez dira asko izaten, bi eta sei artean). Hondakinen kudeaketa komuna bakoitzak independienteki antolatzen du.

Gu Lausana erdialdean bizi gara eta hemen zaborra eta papera astean bitan ateratzen dugu atarira (erdialdean edukiontzi oso gutxi daude) eta bila etortzen dira. Papera paperezko poltsatan edo kaxatan atera behar da, beraiek zuzenean kamioira botatzeko. Beste komuna batzuetan, adibidez, ezin da paperezko poltsarik erabili, kola asko dutelako eta orduan, paperezko paketeak egin behar dira. Beste batzuetan, papera eta kartoia bereizi egin behar dira.

Beira ere bereizi egiten da. Lausanan kolore guztietako beira batera jartzen da, baina komuna batzuetan koloreka bereizi behar da. Lausanan astean behin pasatzen dira beira jasotzera, portalera.

PET-a, pilak eta latak ere aparte biltzen dira, baina ez dira bila etortzen eta kalean ez daude edukiontzi asko. Normalki, supermerkatuetako edukiontzietara eramaten ditugu (gehienetan egoten dira edukiontziak). Déchetterie-ra (garbigunea) ere eraman daitezke.

Tetrabrikak ez dira birziklatzen Suitzan, ez dakite nola edo zer egin.

IMG_0977

Kalean, oinezkoentzako edukiontzi txikiak daude, hauek ere sailkatuta, ohitura handia baitago oinez zoazela adibidez Coca-Cola edateko. Baina edukiontzi horiek ez dira etxeko gauzak botatzeko.

Tamaina handiko gauzak, produktu kutsagarriak, olioa, arropa eta burdina ere aparte hartzen dute, baina déchetterie-tara (garbiguneak) eraman behar dira.

Suitzan zabortegiak (Sanmarko bezalakoak) galarazita daude eta erraustu egiten da (produktu kutsagarriak izan ezik). Aspaldiko zabortegiak garbitzen ere ari dira, hustu eta zabor hori errausten.

Lausanan, zabor poltsa gehiago edo gutxiago ateratzeagatik ez da gehiago edo gutxiago ordaindu behar. Baina, adibidez Argovie kantoiko zenbait komunatan erraustu behar den zabor poltsa bakoitzeko ordaindu egin behar da. Pegatina sorta bat erosi  behar da eta poltsa bakoitzari pegatina bat jarri. Ez badiozu pegatina jartzen, ez dute poltsa biltzen. Horiek, adibidez, konposta egiten dute eta jasotzera etortzen dira; uste dut konposta egiteagatik hobari antzeko zerbait izaten dutela. Lausanen ez dago konpostarentzako ezer.

Lausanan errauskailu handi bat dago. Kamioiek tren geltoki batera eramaten dute zaborra eta bertatik, trenez, errauskailura eramaten dute.

Suitzar gehienak ingurumenarekin nahiko kontzientziatuta daude: berrerabili, birziklatu… egiten dute”.

Informazio gehiagorako:

http://www.lausanne.ch/view.asp?domId=63314&language=F

http://www.lausanne.ch/view.asp?domId=63314&language=Fhttp://www.lausanne.ch/UploadedAsp/31977/4/F/Dechet2010.asp?secteur=3++++!!4&docId=31977

http://www.nosdechets.ch/

http://www.satom-monthey.ch/Monthey/

http://www.tridel.ch/exploitation/fonctionnement/eclate-usine.html

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): atejoka

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu