Atez ateko bulegoa Mendiburu kaleko 5. zenbakira lekualdatu da. Gazte Informazio Bulegoa dagoen toki berean eskaintzen dira orain atez ateko bulegoaren zerbitzuak.
Ordutegia ere, berria du bulegoak. Goizez dago irekita: 08:00etatik 15:00etara.

Atez ateko bulegoa Mendiburu kaleko 5. zenbakira lekualdatu da. Gazte Informazio Bulegoa dagoen toki berean eskaintzen dira orain atez ateko bulegoaren zerbitzuak.
Ordutegia ere, berria du bulegoak. Goizez dago irekita: 08:00etatik 15:00etara.
Atez ateko bilketa martxan jartzeak ahalbidetu du beherakada hori
Atez ateko bilketa martxan jarri zenetik bost hilabete pasatu diren honetan, Oiartzungo Udalak baditu lehenengo datu ofizialak eskura: hilabete hauetan, milioi bat kilo hondakin gutxiago bidalu du Oiartzunek zabortegira. Udala harro eta pozik dago datuak ezin hobeak direlako. Datu horiek halakoak izan badira, argi dugu herritarrei esker izan dela: oiartzuarrek badute harro egoteko motiborik eta zorionak luzatzen dizkiegu Udaletik.
ENERITZ TOLEDO MENDINUETA
21 urte. Ikaslea.
Bahía Blanca: 239.640 biztanle.
Bizi-kalitatea: Argentina 40. postuan dago mundu mailako ranking-ean.
JON MARTIN ETXEBESTE
28 urte. Gidoilaria.
Bangalore: 7.215.000 biztanle.
Bizi-kalitatea: Bangalore 143. postuan dago mundu mailako ranking-ean.
Udalak garbiguneko ordutegia errespetatzeko eskatu die herritarrei, guneak behar bezala funtziona dezan
Talaia poligonoko garbiguneak aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Behin-behinean jarritako gunea herritar askok eta askok erabili dute martxan jarri zenetik, eta lehen zabortegira joaten ziren hondakin asko behar bezala jaso eta birziklatzen dira orain. Garbigunea txiki geratu da, ordea. Zerbitzu hobea eta osoa emate aldera, udala lehenbailehen hasiko da gunea egokitzen, beharretara moldatzeko eta behin betiko gunea baldintza egokietan jartzeko.
Herritarrek asko erabiltzen duten azpiegitura bihurtu da Talaiako garbigunea. Oro har, herritarrek funtzionamendua ulertu eta ikasi dute, baina gutxi batzuek hondakinak garbigunearen kanpoan utzi izan dituzte. Honen aurrean, zerbitzuaren ordutegia errespetatzeko eskaera egiten die udalak herritar guztiei. Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara dago irekita Talaiako Garbigunea.
Garbigunea atez ateko bilketaren zerbitzu osagarrietako bat da, herritarrek noiz behinkako etxeko hondakinak ahalik eta egokien eta errazen kudeatzeko jarri zuena udalak. Bertan biltzen dira, besteak beste, altzariak, egurra, txatarra, ibilgailuetako bateriak, plastiko gogorra, poliespana, lorategiko hondarrak, Sanmarkoko kamioi ibiltarian jasotzen dena, oihalak…
Era berean, konposta egiten dutenek garbigunean jaso dezakete inausketa birrindua.
Arrazoi horregatik, hala behar duten herritarrak bulegora bertara gerturatzea edo email bitartez harremanetan jartzea eskertuko genuke. Barkatu eragozpenak.
Hala adierazi zuen atzo Carlos Ormazabalek, Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatuak. Prentsaurrekoan azaldu zuenez, Zubietan, urtean, 14.700 tona errauts sortuko dira batez beste eta horiek Euskal Herritik kanpora aterako dituztenez, 2,4 milioi euro beharko dituzte kudeaketarako. Egun, Espainiako hiru enpresak bakarrik dute errauste-plantetako errautsak lurperatzeko baimena, eta Zubietan eraiki nahi duten plantakoak nora eramango dituzten “irizpide ekologiko eta ekonomikoen” baitan erabakiko dute.
Atez ateko bilketak frogatu du errauste-planta ez dela beharrezkoa, dirutan ez ezik osasunean ere irabaziko dugula. Horregatik, Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak giza-katea deitu du datorren iganderako, irailaren 12rako. Kontxako hondartzan izango da goizeko 11:30ean.
BEÑAT APAOLAZA LIZARRALDE
24 urte. Ingeniaria.
Heraklion: 100.000 biztanle.
Bizi-kalitatea: Grezia 22. postuan dago mundu mailako ranking-ean.