a | b | d | e | f | g | h | i | k | l | m | n | o | p | r | s | t | u | x | y | z
- Aldizkariak: paper eta kartoira.
- Altzariak: garbigunera.
- Animalia hilak: albaitariarengana edo animalien hilerrira.
- Animalien gorotzak eta katuentzako lurra: erreusera.
- Argazki karreteak: garbigunera.
- Argazkiak: erreusera.
- Argizaria: erreusera.
- Arrautza ontziak: materia organikora edo papera eta kartoira.
- Arrautzkaskara: materia organikoa.
- Arropa eta zapatak: garbigunera edo arropakontenedorera.
- Azkazalak: erreusera
- Azkazaletako lima: erreusera.
- Bainera: garbigunera
- Bajilla, tenedore, goilara…: garbigunera metalezkoak direnak. Zeramikazkoak erreusera eta plastikozkoak ontzi arinetara.
- Bandeja txuriak (janarienak): ontzi arinetara.
- Beira: iglu berdera.
- Belarrietako kotoitxotxak: erreusera
- Biberoiak:erreusera. Baita tetina, eta orokorrean edoskitzearekin lotutako produktuak.
- Billeteak(autobus, tren,…): paper eta kartoira.
- Bizarra mozteko aitzurrak: erreusera.
- Boligrafoak: erreusera
- Bonbilak: kontsumo baxukoak garbigunera, izan ere, hondakin toxiko eta arriskutsuak baitituzte, horien artean merkurioa. Betiko bonbilak erreusera. Fluoreszenteak garbigunera.
- Botikak: farmaziara edo garbigunera.
- Burdina: garbigunera.
- DC, DVD: garbigunera.
- Depilatzeko bandak: erreusera
- Desodorantea (rollon): ontzi arinetara plastikozkoa baldin bada.
- Disolbenteak eta hidrokarburoak eduki dituzten ontziak: garbigunera.
- Egurra bolumen handikoak (altzariak,…): garbigunera.
- Egurra (domestikoa, espatulak, goilarak,…): gutxi denean erreusera. Kantitate handietan garbigunera.
- Eltxoen aurkako entxufetako ordezkoa: erreusera.
- Embutido edo hestebeteak: erreusa
- Enbutido eta gazta biltzeko papera: garbia dagoenean eta papera gehiengoa denean, plastifikatua egonda ere, paperera, bestela ontzietara.
- Erratza: erreusa
- Errautsak: erreusera.
- Eskonbroa: garbigunera.
- Espraiak eta aerosolak: hutsak daudenean eta ecoembesen ikurra baldin badute ontzi arinetara.
- Estropajo edo espartzua: erreusera.
- Film transparentea: ontzi arinetara.
- Fluoreszenteak: garbigunera.
- Goxokiak: erreusera. Goxokia biltzen duena zikina baldin badago erreusera. Garbia dagoen kasuetan osagaien arabera paper edo ontzietara.
- Grapak: erreusera.
- Gutunazalak: paper eta kartoira. Barrutik bereziak diren gutunazalak, material hausgarrientzako erabiltzen direnak, ahal bada bereizi papera, eta bestela erreusera.
- Helatuen makila: erreusera.
- Hezurrak: materia organikora.
- Hortzetako haria: erreusera.
- Hortzetako zepilloa: erreusera.
- Ikatza: erreusera. Uraren iragazkietako ikatz aktiboa ere erreusera.
- Ileak: erreusera.
- Ileko goma: erreusera.
- inausketa (poda): materia organikoa. Kantitate handitan garbigunera.
- Informatika aparatuak (diskete, ordenadore,…): garbigunera.
- Infusioak (boltsak): materia organikora.
- Intsektizidak: ontzia betea dagoenean garbigunera. Hutsik dagoenean ontzi arinetara.
- Jostailuak: garbigunera.
- Kafekapsulak: ontzi arinetara.
- Kanpingasetako kartutxo hutsak: erreusera.
- Kartutxoak (tonerra, inpresorako tinta,…): garbigunera.
- Kasete eta bideo zintak: erreusera (tratamendurik ez baitago).
- Katuentzako lurra: erreusera.
- Klipak, grapak,…: erreusera. Kantitate handietan garbigunera.
- Kobrea: garbigunera.
- Kolonia ontzia: beirazkoa bada iglu berdera, plastikozkoa izatekotan ontzi arinetara.
- Konpresak: erreusera (egunero jasotzeko aukera dago).
- Kortxoa: materia organikora. Plastikozkoak ontzietara.
- Kreditu txartelak: erreusera.
- Kristalak, ispiluak,… garbigunera.
- Kromoak: paperezkoak direnean paperera, plastikozkoak direnean ontzi arinetara.
- Landareak: materia organikora. Sintetikoak erreusera.
- Lapitzen puntak: erreusera.
- Lejia ontzia: hutsik dagoenean ontzi arinetara.
- Makilak (eskoba, fregona,…): erreusera. Egurrezkoak garbigunera eraman daitezke.
- Makillajea kentzeko kotoiak: erreusera.
- Oliba hezurrak: materia organikora.
- Olioa (sukaldekoa nahiz kotxetakoa): garbigunera.
- Ontzien tapak: ontzi arinetara.
- Ordenadore pantailak, teklatua: garbigunera.
- Patatasareak: erreusera.
- Pilak: ontzi berezietara.
- Pilulak eta pastillak: garbigunera edo farmaziara.
- Pintura potoak, pintzelak,…: garbigunera.
- Pixoihalak: erreusera (egunero jasotzeko aukera dago).
- Plastiko biltzailea (propaganda biltzen dutenak,…): ontzi arinetara.
- Plastikozko patatapoltsak: ontzi arinetara.
- Plastikozko poltsak: ontzi arinetara.
- Pneumatikoak: garbigunera.
- Porexpana: ontzi arinetara.
- Poxpoloak: materia organikoa
- Preserbatiboak: erreusera.
- PVC: erreusera.
- Radiografiak: garbigunera.
- Salvaslip: erreusera.
- Silikona: garbigunera. Ontziak ere bai, zikinak geratzen baitira.
- Soka edo lokarria: erreusera.
- Sua egiteko egurra: garbigunera.
- Sukaldeko ontziak: garbigunera aluminiozkoak direnean. Lurrezkoak direnean erreusera.
- Sukaldeko papera, paperezko serbilletak: zikinak erreusera, garbiak organikora.
- Tanpoiak: erreusera, aplikadorea ere bai.
- Tea: materia organikora.
- Termometroak: garbigunera.
- Tiketak, erreziboak: paper eta kartoira.
- Tinta: garbigunera
- Tipex: ecoembesen ikur berdea duenean ontzi arinetara.
- Tiritak, esparadrapoak, gasak,…: erreusera.
- Toallitak (haurren higienerako erabiltzen direnak): erreusera.
- Trapo zikinak: puskatutakoa eta aprobetxa ezin daitezkeena erreusera. Oso zikinak daudenak, tailerretako olioz adibidez, garbigunera.
- Txikleak: erreusera.
- Txirbila: materia organikora. Kantitate handitan garbigunera.
- Txotxak: materia organikoa
- Txupeteak: erreusera.
- Uraren iragazkiak: erreusera.
- Xiringak: farmaziara.
- Xurgagailupoltsak: erreusera.
- Yogurta eta esnekiak: ontzi arinetara. Tapa ere bai.
- Zigarro mutxikinak: erreusera. Erre gabeko zigarroak ere bai. Zigarrokaxa osagaien arabera paper edo ontzi arinetara.