“No a la incineración” webgunean errausketak gure osasunean dituen kalteen gaineko hainbat ikerketa zientifiko ageri dira. Guri oso interesgarriak iruditu zaizkigu eta gure webguneko “ikasi: dokumentuak” atalean ere jarri ditugu, hala nahi duenak eskura izan ditzan.

Iruzkin bat

zintzilikailuak2Oiartzungo Udalak badu hondakinak atez ate biltzen hasteko etxe atarietan jarriko diren zintzilikailuen kokapen-proposamena. Irizpide teknikoetan oinarrituta, etxe atari bakoitzerako proiektu bana landu du, eta herritarrek gaurtik otsailaren 19ra arteko epea dute proposamenak ezagutu eta ekarpenak egiteko. Hala nahi duena, Done Eztebe plazako atez ateko informazio bulegotik pasa liteke 09:00tik 13:30era eta 15:30etik 19:00ra. 

Bizilagun bat baino gehiago diren etxeetako lehendakari eta administrariek eskutitza jaso dute, honen guztiaren berri izan dezaten. Helburua udal proposamenak ezagutu eta bizilagun guztien artean adostutako ekarpenak egitea da. Etxebakarren kasuan, norberak bere kabuz egin dezake proposamena ezagutu eta aportazioak egiteko bidea. 

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

sanfrancisco3San Frantzisko hiriak 850.000 biztanle ditu, eta beren hondakinen %72a birziklatzen dute zabortegi eta erraustegi toxikorik gabe.

Helburu hau lortuta, 2020rako hondakinik gabeko hiria bihurtu nahi dute. “Zero Waste” ekimenetik abiatuta konposta, hondakin gutxiago sortzea, eta berrerabilpen nahiz birziklapen mailak igotzea bultzatu nahi dira produktu sortzaileen nahiz kontsumitzaileen artean.

Bisitatu www.sfenvironment.org webgunea

Iruzkina gehitu

Planeta bat eta bakarra dugu, eta gutako bakoitza bat eta bakarra gara. Annie Leonard-ek egungo kontsumo sistemaren gainbehera azaltzen digu honako bideo honetan. YouTube Preview Image

Iruzkina gehitu

Datorren udaberritik aurrera gastronomia- elkarteetan ere hondakinak atez ate biltzen hasiko da Oiartzungo Udala. Jada martxan diren esperientziak bertatik bertara ezagutzeko asmoz, Artaso, Girizia, Aldeguna, Ibargain, Zelai Taldea eta Iturri Berri-ko bazkideak Usurbilen izan ziren pasa den larunbatean. Usurbilgo Udaleko ordezkariak lagunduta, Andazpe gastronomia-elkarteko funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten.

100130 elkarteak usurbilenEtxebizitzetan ez bezala, elkarteek bazkide mordoa izaten dute eta horien guztien koordinazio egokia behar da hondakinak atez ate txukun biltzen hasteko. Andazpe elkarteko ordezkariak esan bezala, “egia da antolaketa aldetik aldaketak egin behar direla, baina erraz egokitzeko moduko sistema da atez atekoa”. Beren kasuan, hondakin bakoitza zein frakzioren parte den azaltzen duten karteltxoak jarri dituzte kuboen alboan, eta adostutako bazkide bat arduratzen da egoki sailkatutako hondakin horiek atarira ateratzeaz. 

Oiartzungo udal teknikariak hasiak dira herriko elkarteen behar eta zalantzak jasotzen. Lokalek dituzten aukerak ezagututa eta bazkideen iritzi nahiz ikuspuntuak entzunda, Udalak elkarte bakoitzari bere beharretara ongien egokitzen den zerbitzu-proposamena egingo dio.

Iruzkina gehitu

Hondakinen itzal artistikoa

image006Tim Noble eta Sue Webster artista ingelesen lanak ederrak bezain originalak dira. 

Londresko kaleetatik ateratako material arruntekin, lehen begiratuan zabor tontorrak ematen duten pilak egiten dituzte. Zabor pila horiek, ordea, norabide jakin bateko argiztapenarekin, itzal ikusgarriak sortzen dituzte ikusleen harridura nahiz gozamenerako. 

Hilberri den Shigeo Fukuda japoniarraren lana da argazkian ageri dena. Nork esan sardeska, goilara eta labana pila baten itzalak motozikleta baten itxura har zezakeenik!

Iruzkina gehitu

Argiako azala 100131Aste honetako Argia aldizkarian atez atekoaren gaineko erreportaia idatzi du Urko Apaolaza kazetariak. Herri handi nahiz txikietarako baliagarria den sistema eta kolore politikorik behar ez lukeen egitasmoa moduan definitzen du atez atekoa. Luze eta zabal hitz egiten Europan zehar martxan diren esperientziez eta, nahi izanez gero, hemen duzue erreportaia osoa irakurtzeko aukera.  

Iruzkin bat

Ikusi eta ikasi

Atzo goizean Zarauzko La Salle ikastetxeko haurrak izan ziren Haurtzaro ikastolako konposta makina ezagutzen. Izadi 21 enpresak antolatu du bisita Urola Kostako Udal Elkartearen hondakinen murrizketa, berrerabilpen eta birziklapenaren inguruko egitasmoaren barne. Asko entzun, ikusi eta ikasi zuten.

100127 zarauzko la salle

Goizeko 10:00etan heldu ziren haurrak Oiartzun aldera eta, ezer baino lehen, konpostaren eta atez ateko bilketaren gaineko azalpen labur bat eman zien Jon Kortajarena teknikariak. Interes eta atentzio osoz entzun zituzten Jonen hitzak eta galderak ere egin zizkioten.

Honen ostean, taldeka taldeka, konposta makina ezagutu zuten bertatik bertara. Ezin ukatu gehienak berau ikusteko irrikitan zeudela! Funtzionamendu osoaren berri jaso zuten eta, amaieran, lortutako konposta ikusi, ikutu eta zabaldu ere egin zuten ondoko zelaian.

Iruzkina gehitu