Igande gaueko 22:00an hasiko da bilketa, eta goizean kenduko dituzte udal langileek kontenedoreak herriko kaleetatik 

100521 zintzilikailua kuboan webMaiatzaren 23tik aurrera, “Oiartzun izango da hondakinen arazoari egiazko irtenbidea ematen hasiko den Gipuzkoako hirugarren herria Usurbil eta Hernaniren atzetik”, hala adierazi du Aitor Etxeberria alkateak. “Dena prest dugu herritarrei zerbitzu oso eta erosoa eskaintzeko, birziklatzea erraztu eta gauzak behar bezala egiten asteko alegia”. 

Atez ateko bilketa “sistema eraginkorra eta erraza“ dela ziurtatu du Etxeberriak. “Ohitura aldaketa txiki batekin”, Hernanin gau batean Zarautzen 5. edukiontziarekin hilabetean baino materia organiko gehiago biltzea lortu dute. Horretara heltzeko, ezinbestekoa da hondakinak biltzeko zerbitzua hobetzea, eta horixe da hondakinen atez ateko bilketa. 

Atez ateko bilketari ekitea, prozesu luze baten emaitza 

Udal teknikariek egindako hainbat azterketaren ostean, lehengo azaroaren 5ean aurkeztu zen proiektua publikoki. Orduz geroztik herritarrekin, merkatari nahiz ostalariekin, landa eremuko bizilagunekin, elkarteekin, udal langileekin eta zerbitzu publikoekin hainbat bilera egin dira atez atekoaz informatzeko eta proposamenak jasotzeko. Izan ere, “atez ateko bilketa sistema malgua da eta herritarren beharretara ahalik eta gehien egokitzen saiatu gara”. Hirigunean jarri diren zintzilikailuak ere herritarrekin adostuta jarri dira. 

Herritar orok etxean du atez atekoari buruzko informazio praktiko guztia. Apirilaren amaieran hasi ziren udal teknikariak etxeetako kubo marroiak banatzen eta horrekin batera jaso zuten beharrezko informazio guztia ere. Aste honetan jaso dituzte beren ontziak zerbitzu publiko, merkatari, ostalari eta elkarte gastronomikoek. Beraz, “Oiartzungo herritar eta zerbitzu guztiak atez atekoari ekiteko prest daude”. 

Zerbitzua osoa izan dadin ezinbestekoak dira landa eremuko bizilagunentzako aportazio guneak, herritar ororentzako 24 orduz irekita egongo den larrialdi puntua eta noizean behineko hondakinak uzteko garbigunea. “Azpiegitura horiek guztiak ere prest daude, igandetik aurrera zerbitzuan izateko moduan”, adierazi dute Oiartzungo Udaletik. 

Gehiago irakurri

2 iruzkin