oiartzunkeErrauskailua guztion ahotan bolo-bolo dabilen honetan eta Oiartzungo Udala hondakinak atez ate biltzen hastear dela, José Luis Paulín Seijas medikuak orain 7 urte Oiartzungo osasun arloko ia 50 langilek erraustegiaren aurka sinatutako manifestua berrargitaratu du Berria egunkarian.

Orain zortzi urte Txingudin eraiki nahi izan zen errauskailuaren aurka,Gipuzkoako ia 500 sendagile eta erizainek manifestu bat sinatu zuten. ”Oiartzun ke?”k Oiartzungo errealitatera egokitu zuen eta harrera zabala izan zuen herriko osasun arloko langileen artean. Bere asmoa oiartzuar guztiek manifestu hau eskura izatea da eta gure webguneko “Ikasi: dokumentuak” atalean jarri dugu.

Errauskailuak herritarren osasunerako dakartzan kalteak ezagututa, “Oiartzun ke?”k eta Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformak atez atekoaren aldeko apustua egiten dutela dio sendagileak. Izan ere, egiaztatuta dago birziklatze eta berrerabiltze mailarik altuenak lortzen dituen eta osasun zein ingurumenarekiko adeitsua den sistema dela.

Hala ere, Gipuzkoako Administrazioaren asmoen aurka, atez atekoan eredu izateagatik ez ezik erraustegiaren aurka ere borroka egin behar dugula dio. Horregatik, Soriako herri txiki bateko sarreran irakurritako esaldi batekin bukatu nahi izan du bere idatzia: “Bizitza leku arriskutsua da, ez gaizkia egiten duten pertsonengatik, gertaerei eserita begiratzen dietenengatik baizik”

Iruzkin bat