Eguzki talde ekologistaren ustez, Oiartzunek hondakinen gaian bide egokia hartu du atez atekoaren aldeko apustua eginda. Herria zoriondu nahi izan dute iraunkortasunaren aldeko apustua egin izanagatik.

Azaldu dutenez, OBrekin ados daude gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien gainean herri-galdeketak egin behar direla esatean. “Atez atekoaz galdetu behar da, baina beti ere, lurraldearen antolaketan askoz ere eragin handiagoa duten gaiez gure erakundeek herri galdeketak egiten badituzte: errauste planta, abiadura handiko trena, Zamalbideko autopista…”

Talde ekologistaren ikuspegitik, OBk borondatezko birziklaia bultzatzen du. Gainera, atez atekoa martxan jartzeko inbertsioak onartezinak direla dioen bitartean, ez du ezer esaten herritarrek bestelako proiektu industrialak eraikitzeko jarri beharko duten dirutzat.

Gauzak horrela, Eguzkik atez atekoa ez boikoteatzeko eskatzen dio OBri.

Iruzkin bat

noticiasgi

Auzoz auzo, merkatariekin eta ostalariekin egindako bileren 1. txanda bukatu berritan, bertan azaldu eta landu den gaietako bat  hondakinen prebentzioarena izan da.

Ezin dugu etxea teilatutik egiten hasi. Oso ondo dago herritarrok gure hondakinak birziklatzea, baina ahalik eta gutxien sortzea lortu beharko genuke. Honen aurrean, zentru komertzialek… ere beren ardurak hartu beharko lituzketela azpimarratu dute herritarrek.

Gai honen ildotik, hemen dituzue Carlos Ormazabalek (Garapen Jasangarrirako diputatua) eta Iulen Lizaso Aldalurrek Noticias de Gipuzkoa egunkarian plazaratu dituzten iritzi artikuluak.

Iruzkina gehitu

5. kontenedoretik haratago

Atzo ilunabarrean Altzibarko elizan elkartu ginen auzoz auzoko bileren 1. txandako azken batzarrean.

091130 altzibarko bilera

Bertara gerturatu zirenetako batzuek Oiartzunen 5. kontenedorea jartzeko aukerak aztertu ote diren galdegin zien udal ordezkariei. Udaleko teknikariak azaldu bezala, bai, aztertu da herrian 5. kontenedorea jartzeko aukera. Sistema honekin, ordea, ez dira atez atekoarekin lortzen diren birziklatze mailak lortzen.

%80ko birziklatze maila gainditzeko aukera emateaz gainera, atez atekoa 5. kontenedorea baino errentagarriagoa izan daiteke. Zabortegira joango den hondakin kopuruan dago gakoa. Zenbat eta birziklatze maila altuagoa lortu, orduan eta hondakin gutxiago eramango dugu zabortegira eta, beraz, baxuagoa izango da hondakin horien tratamendu tasa.

Gehiago irakurri

2 iruzkin

Sagunton, errauskailurik ez

plenomarzo1

Gure inguruan bakarrik ez dabil bolo-bolo errauskailuaren kontua. morvedre.info webgunean gaur azaldu denez, Saguntuko udal plenoak herrian bertan egin nahi duten erraustegia arbuiatu du. Bloc nacionalista, PP, PSOE, SP eta EU alderdiek proiektuari uko egin diote osasun arazo larriak ekarriko dituela argudiatuta. Errauskailua egin aurretik, birziklaiari ahalik eta probetxu gehien atera behar zaiola esan dute.

 

Iruzkina gehitu

import_9024007_1

Hainbat talde politiko, ekologista eta sindikatuk errauskailua ekidingo duen hondakinen gaineko lege bat eta atez ateko bilketa bultzatzea eskatu zuten larunbatean Donostian. Hemen DV, Berria eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan ateratako albisteak.

Iruzkina gehitu

Udalak auzoz auzo, merkatariekin eta ostalariekin egiten ari den bileren 1. erronda positiboki baloratu du. Eskerrak eman nahi izan dizkie oiartzuar guztiei beren ekarpenengatik eta 2. txandako bileretan ere parte hartzeko deia luzatu die.

Irakurri albistea DVn.

Iruzkina gehitu

Usurbildarrak atez atekoaz

Usurbilgo Udalak eta Aztiker-ek herritarren artean egindako inkestaren emaitzak aurkeztu dituzte. Inkesta honetan atez atekoa baloratu dute eta hurrengoak dira emaitzak.

elkdigitalaBanner186-221x300

Usurbildarren %68,4 atez atekoaren alde daude eta %76,8 ondo edo oso ondo moldatu da hondakinen bilketarako sistema honetara.

Atez atekoa martxan jarri aurretik jasotako emaitzak oraingoekin konparatuz, Usurbilgo Udalak arrakastatsutzat jo du esperientzia. Orain zortzi hilabete, atez atekoa martxan jarri aurretik, herritarren %36,8a zegoen bilketa sistema honen alde. Aurreko galdeketan dudan zeudenen %63,8 eta aurkakoen %26,5 atez atekoaren alde azaldu dira azken inkesta honetan.

Hemen dituzue Berrian, DVn, ADNn eta ABCn emaitza hauen inguruan argitaratu diren albisteak.

Iruzkina gehitu

Ostiral ilunab091127 landa eremuko bileraarrean landa eremuko bizilagunekin elkartu ginen udaletxeko pleno aretoan. Atez atekoaren nondik norako orokorrak azalduta, bilketa sistema honek beren beharretara egokitzeko izango dituen baliabideez aritu ginen.

Autokonposta da atez ateko bilketaren zutabe nagusietako bat eta garrantzi berezia du landa eremuko etxebizitzetan (baita gune urbanoko etxe-bakarretan ere) . Izan ere, materia organikoa sortzen den lekuan bertan tratatzea da egokiena eta landa eremuko bizilagunek beren zelai, lorategi edo gune berdeak erabil ditzakete autokonpostarako.

Konposta etxean bertan erraz egin daiteke. Lorategian edo gune berdean dugun konposta kajara sukaldatutako edo sukaldatu gabeko edozein motatako materia organikoa bota genezake: barazkiak, haragia, arraina… Gakoa materia lehor eta hezearen arteko orekan dago. Kajara botatzen dugun materia organikoa hezea da eta txirbila, lastoa, poda… bezalako materia lehorrekin konpentsatu behar da. Erraz lor daiteke ongarri gisa erabil daitekeen kalitate oneko konposta.

Beren materia organikoa etxean bertan konpostatzen duten bizilagunek hobaria izango dute zaborren tasan. Izan ere, udalak ez du beren hondakin organikoak bildu eta tratatu beharrik izango.

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu