Haurtzaro ikastolak eta Elizalde ikastetxeak urte osoan zehar landuko dute hondakinen gaia Eskola Agenda 21en baitan.
Gaia lantzean ikur gisa erabiltzeko, logotipo eta lelo lehiaketa antolatu dute bi ikastetxeetako DBHko ikasleen artean, eta Haurtzaroko Lide Ibarguren izan da garaile. “Hondakinak bereizi eta osasuna irabazi” da leloa eta logotipoa, berriz, hondakin frakzio bakoitzak hosto bat irudikatzen duen lorea.

Etiketa(k): , atez ate, elizalde, eskola agenda 21, haurtzaro, hondakinak, ikastetxe, lehiaketa, logoa, oiartzun, puerta a puerta
Saila(k): Berriak
Saila(k): Berriak