YouTube Preview Image

Via Hernani Zero Zabor

Iruzkina gehitu

Emaitza bikainak lortu ditu atez atekoak lehen astean Hernanin. Igande gauean 3.500 kilo gai organiko jaso ziren. Asteazkenean berriz 11.100 kilo. Astelehenean 2.800 kilo ontzi arin eta ostegunean 3.920. Asteartean 3.540 kilo paper/kartoi jaso ziren. Hernaniko Udalak 10 biltzaile kontratatu ditu bilketa egiteko eta gauez jasotzen dituzte hondakinak. 

100516 hernani datuak kuadroa

Izaskun Txintxurreta ingurumen zinegotziaren arabera “irtenbidea aurkitu diogu hondakinen arazoari. Herritarrak lehen egunetik hasi dira hondakinak behar bezala ateratzen. Pozik gaude eta eskerrak eman nahi dizkiogu jende guztiari, oso ondo egiten ari direlako”. 

Asteazkenean 11.100 kilo organiko jasotzeak erakusten du atez atekoak Hernanin hasieratik izan duen arrakasta. Konparazio baterako, Hernanik egun bakarrean jaso du Zarautzek hilabetean jasotzen duena (11.023 kilo) baino gehiago eta Aretxabaletak hilabetean jasotzen duenaren (5.875 kilo) bikoitza. 

Atez atekoa martxan jarri eta hirugarren egunerako horrelako emaitzak lortzeak erakusten du atez atekora moldatzea erraza dela eta ahalegin txiki batekin sekulako jauzia eman daitekeela birziklatzen den hondakin kopuruan.

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

YouTube Preview ImageHeldu da atez atekoa Hernanira. Atzo eguerdian ongietorria eman zioten Porrotx pailazoarekin eta gauean materia organikoa biltzen hasi ziren udaletxeko langileak.

Iruzkin bat

100316 zubietarrak hernaninZubietako errauste-plantaren kaltetu zuzenak, 10 bat laguneko ordezkaritza bat, Hernanin izan ziren atzo arratsaldean atez atekoaren ezarpena eskertu eta errauste-plantaren inguruan duten kezka partitzen. Horietako batzuk errauste-planta jarri nahi duten tokitik 200 eta 400 metrotara bizi dira, eta euren bizimoduari eta osasunari egingo zaion kalteaz oso kezkatuta daude. Atzoko bisitaren arrazoia Hernaniko Udalari euren eskerrona azaltzea izan zen, atez atekoak itxaropena berreskuratzen lagundu dielako. Entregatu duten idatzi osoa irakutzeko….

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Hernaniarren gonbita

Eman-aukera-bat-atez-atekoari hernaniHernaniarrek agerraldi publikoa egitekoa dute bihar. Atez atekoarentzat aukera bat eskatu nahi dute eta Maialen Lujanbio bertsolaria ere bertan izango omen da. Nahi duen oro bertaratzera gonbidatu nahi dute.

 

Iruzkina gehitu

Gaur Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak prentsaurrekoz jakinarazi duenez, Hernaniko Udala datorren maiatzaren 9an hasiko da hondakinak atez ate jasotzen.

100212 hernani data

Lehengo uztailan erabaki zuten atez atekoa martxan jartzea eta orduz geroztik atez ateko sistema ezagutarazten eta herritarrekin batera Hernaniko errealitatera doitzen aritu dira. Gaurtik maiatzaren 9ra ere horretan jarraituko dute eta “egun horretarako dena prest izango dugu”.

Hernaniko alkateak azaldu duenez, “atez ateko bilketak ondo funtzionatzen duelako hasiko gara Hernanin hondakinak modu horretan biltzen. Demostratatuta dago, datuak hor daude. Hazkundearen mugak, berotegi efektua eta gure osasuna kontutan hartuta ari gara lanean, ez baitugu beste alde batera begira aritu”.

Bide batez, atzo Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak Gipuzkoako Diputazioari eskatutako moratoriari babesa eman dio. “Bat egiten dugu moratoria eskakizun horrekin. Gipuzkoak aukera hori merezi du eta atez atekoak ere bai”.

Iruzkina gehitu

250_lozano2_mondraberriPeio Lozano EHUko lurralde antolamenduko irakasleak “Eta erraustegia zer?” hitzaldia eskainiko du bihar (urtarrilak 26) ilunabarreko 20:00etan Hernaniko Biteri kultur etxean.

Hernanin Zero Zabor taldeak gonbidatuta, Lozanok, besteak beste, erraustegia ekidin ahal izateko hondakinak egoki sailkatuta jasotzearen garrantziaz hitz egingo du.

Oharra: argazki hau www.mondraberri.com webgunean argitaratu da. 

Iruzkina gehitu