Atzoko eguna emankorra izan zen; gauza mordoa dugu kontatzeko.

Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleek hondakinen gaia jorratu dute aurtengo ikasturtean Agenda21-en bitartez, eta atzo Aitor Etxeberria alkateari eta Jon Kortajarena teknikariari beren ondorio eta proposamenak aurkeztu zizkieten udaletxean.

Ikasleeak jakitun dira hondakinen arazoaren larritasunaz, eta ulertzen dute udalak hondakinak biltzeko sistema aldatzeko hartutako erabakia. Beraiek ere beren hondar alea jartzeko prest daude eta horregatik, “gurasoei lagunduko diegu hondakinak egoki sailkatzen eta ahal dugunak konposta egingo dugu gure hondar organikoekin”.

Alkateak beren proposamenak eta ondorioak jakanarazi izana eskertu zieten. Finean, “atez ateko bilketa etorkizuneko apustua da, eta zuek zarete herri honen etorkizuna”. Bide beretik jarraitzeko eskatu zien Etxeberriak ikasleei, “zuek erakusten baitiezue askotan gurasoei hondakinak egoki sailkatzen”. Ikusi bideoa

100526 destruktora

Ikasleek udal ordezkariek izan zuten bileraz gain, atez ateko informazio bulegoko teknikariek paperarentzako birringailua jarri dute Manuel Lekuona bibliotekan. Herritarren eskaerari jarraiki, konfidentzialak diren dokumentuak paperetara bota aurretik birrindu ahal izateko jarri da eta herritar ororen eskura dago.

Baina oraindik badago gehiago, atez atekoaren bidean beste pauso bat gehiago eman dugu: Orioko Udalak ere bat egin du Usurbilgo Itunarekin; errauste-plantarentzat sei urteko moratoriarekin eta Usurbilgo hondakinak biltzeko eredua (orain Hernani eta Oiartzungoa ere badena) eraginkorra dela esatearekin, alegia. 

Iruzkina gehitu

100518 tailer praktikoaHeltzear da hondakinak atez ate biltzen hasteko eguna eta aste honetan tailer praktikoak antolatu dituzte herriko hainbat eragilek herritarrentzat, ostalari nahiz merkatarientzat eta elkarteetako bazkideentzat. Usurbildarrak izan dira bertan beren esperientzia kontatu eta partekatzen.

Atzo izan zen lehen saioa eta bihar, osteguna, izango da bigarrena. Bihar ilunabarreko 19:00an izango tailerra Manuel Lekuona bibliotekan eta Usurbildik herritarrak, merkatariak eta elkarteetako bazkideak etorriko dira.

100519 irakasle bilera haurtzaron

Honez gain, gaur arratsaldean atez ateko informazio bulegoko teknikariak Haurtzaro Ikastolako irakasleekin izan dira. Bertan izan da Usurbilgo Udarregi Ikastolako irakasle bat ere bere urtebeteko lana azaltzen. Erraza dela eta lasai egoteko esan die Haurtzaroko irakasleei Jonek, Udarregitik etorrita.

Iruzkina gehitu

Mamma mia!

100327 italiarrak konposta makinanAsteburuan Usurbil, Hernani, Urnieta eta Oiartzunen “Atez ateko bilketatik zero zaborrerako bidean” nazioarteko jardunaldiak ospatu dira. Kataluniarrak eta italiarrak izan dira hizlariak eta beren bisita ahalik eta gehien aprobetxatu nahi izan dute. Larunbat arratsaldean Haurtzaro Ikastolako konposta makina ikusten izan ziren.

Iruzkina gehitu

Haurtzaro ikastolak eta Elizalde ikastetxeak urte osoan zehar landuko dutelogoa eta leloa hondakinen gaia Eskola Agenda 21en baitan.

Gaia lantzean ikur gisa erabiltzeko, logotipo eta lelo lehiaketa antolatu dute bi ikastetxeetako DBHko ikasleen artean, eta Haurtzaroko Lide Ibarguren izan da garaile. “Hondakinak bereizi eta osasuna irabazi” da leloa eta logotipoa, berriz, hondakin frakzio bakoitzak hosto bat irudikatzen duen lorea.

Iruzkina gehitu