“Garbitania enpresa publikoa da, eta bere helburu nagusia da enpresei eta erakundeei laguntzea “zero zabor” sistemak ezartzeko. Horregatik Garbitaniak ez du inolako asmorik Sanmarko ordezkatzeko”, adierazi dute gaur Xabier Mikel Errekondok, Aitor Etxeberriak eta Marian Beitialarrangotiak; Usurbil, Oiartzun eta Hernaniko alkateek hurrenez hurren. 

Hernanin egindako prentsaurrekoan esan dutenez, ez dute inolako asmorik Sanmarko uzteko edo ahultzeko. Alderantziz, “lan eta lan ari gara Sanmarkok bere helburua erdiesteko: birziklatzea handitzea. Horregatik ari da Sanmarko atez ateko sistema bultzatzen, atez atekoak birziklapena bere maximora eramaten duelako”. 

Adierazi dute gezurra dela Garbitaniak edo atez atekoak arrisku ekonomikorik ekartzen duenik. “Arrisku ekonomikoa erraustegiak ekartzen du, ez baitago dirurik 400 milioi euro xahutzeko, eta Gipuzkoa eta gipuzkoarrak hipotekatu nahi dituzte gure osasuna kaltetzen duen teknologia zaharkitu batekin”.

  Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu