Oraingoan Gipuzkoako talde ekologistak izan dira atez atekoaren alde azaldu direnak. Ekologistak Martxan, Eguzki, Berdeak eta Haritzalde taldeek “atez atekoa Zero Zabor mugimenduaren bidean aurrerapauso egokia” dela adierazi dute. Gauzak horrela, txalotu egin dute Usurbilek jada hartu duen bidea, nahiz Hernani zein Oiartzunen laster abian jarriko dituzten proiektuak.

Honez gain, gure osasunerako eta ingurugiroarentzako kaltegarria izanik “inposatu nahi diguten errauste-plantaren aurrean, aukera bakarra atez atekoa” dela azaldu dute.

Iruzkina gehitu

Eguzki talde ekologistaren ustez, Oiartzunek hondakinen gaian bide egokia hartu du atez atekoaren aldeko apustua eginda. Herria zoriondu nahi izan dute iraunkortasunaren aldeko apustua egin izanagatik.

Azaldu dutenez, OBrekin ados daude gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien gainean herri-galdeketak egin behar direla esatean. “Atez atekoaz galdetu behar da, baina beti ere, lurraldearen antolaketan askoz ere eragin handiagoa duten gaiez gure erakundeek herri galdeketak egiten badituzte: errauste planta, abiadura handiko trena, Zamalbideko autopista…”

Talde ekologistaren ikuspegitik, OBk borondatezko birziklaia bultzatzen du. Gainera, atez atekoa martxan jartzeko inbertsioak onartezinak direla dioen bitartean, ez du ezer esaten herritarrek bestelako proiektu industrialak eraikitzeko jarri beharko duten dirutzat.

Gauzak horrela, Eguzkik atez atekoa ez boikoteatzeko eskatzen dio OBri.

Iruzkin bat