2009 Abenduak 22
Gaur goizean “Gazte Izanak” elkartean izan gara herriko erretiratuei atez atekoaren nondik norako orokorrak azaltzen. Hala ere, egokiena esperientzia bertatik bertara ezagutzea da eta, horretarako, Usurbil aldera irtenaldia antolatu da urtarrilaren 4rako. Nahi duenak aukera du “Gazte Izanak”en bertan izena emateko. Goizean aterako dira Oiartzundik eta eguerdian bueltatuko dira Usurbilgo atez atekoaren funtzionamendua ezagututa.

Etiketa(k): , atez ate, bilera, eretiratuak, erretiratuak, eztabaida eta erabakitze prozesua, oiartzun, puerta a puerta
Saila(k): Berriak, Funtzionamendua, Parte-hartzea
Saila(k): Berriak, Funtzionamendua, Parte-hartzea