untitled EB usurbilAtez ateko bilketak babesa jasotzen jarraitzen du. Aste honetan, Ezker Batuak eta ELA nahiz LAB sindikatuek beren adostasuna azaldu dute sistemarekin. Momentua aprobetxatuz, usurbildarrei asteburu honetan atez atekoaren alde bozkatzeko deia luzatu die. Ezker Batua eta LABeko ordezkariak Usurbilgo esperientzia ezagutzen izan dira egun hauetan.

Oharra: argazki hau www.noaua.com webgunean argitaratuta dago.

Iruzkina gehitu

Aitor Etxeberria alkateak bat egin du errauste-programa 6 urtez atzeratzeko egindako eskariarekin. Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak egin dio moratoria-eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta jada jaso du Hernaniko Udalaren eta errausketaren aurkako plataformen babesa. Hurrengo egun eta asteetan alderdi, sindikatu, gizarte mugimendu eta udal gehiagok moratoria-eskaerarekin bat egitea aurreikusten da. 

DSC00319 lopez uralde usurbil 100222 web

Oiartzungo Udala “erabat ados dago Usurbilgo alkateak Foru Aldundiari egin dion eskariarekin, etorkizunerako pauso garrantzitsua baita”. Usurbilgo birziklatze-mailak igo egin dira hondakinak atez ate biltzen hasiz geroztik, eta Hernanik eta Oiartzunek laster ekingo diote bide berari. Etxeberriaren hitzetan, “ahalik eta hondakin gehien birziklatzea da etorkizuneko bidea eta, gaur gaurkoz, atez ateko bilketa da horretarako aukerarik onena. Gainera, errausketa ekiditeko sistema da eta esku-eskura dugu”. 

“Errauste-plantan 400 milioi euro xahutzeak ez du ez hanka ez bururik” Oiartzungo Udalaren iritziz. “Are gutxiago, erraustegia bera eta ekarriko dizkigun osasun eta ingurugiro-arazoak ekiditea posible denean”. Atez atekoa sistema malgua da eta Gipuzkoa osora zabal daiteke. “Horren adibide dira Hernani eta Oiartzun. Hernanik, egitura bertikala eta biztanle asko dituen herri eta hirietan hondakinak atez ate biltzea bideragarria dela frogatuko du. Guk, berriz, herrian etxe bakar asko izanik, etxeko konpostak sistema honetan duen garrantzia berretsiko dugu”. 

Denbora behar da atez atekoa Gipuzkoa osora zabaldu ahal izateko eta “moratoriak, hain justu, horretarako aukera emango digu. Oiartzunen frogatu dugu, baliabideak izanez gero,  herritarrak apustuari ekiteko prest daudela”. Moratoriaren bitartez, “usurbildar, hernaniar eta oiartzuarrentzat; gipuzkoar ororentzat eta atez atekoarentzat aukera bat eskatu nahi dugu”. 

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Oraingoan Gipuzkoako talde ekologistak izan dira atez atekoaren alde azaldu direnak. Ekologistak Martxan, Eguzki, Berdeak eta Haritzalde taldeek “atez atekoa Zero Zabor mugimenduaren bidean aurrerapauso egokia” dela adierazi dute. Gauzak horrela, txalotu egin dute Usurbilek jada hartu duen bidea, nahiz Hernani zein Oiartzunen laster abian jarriko dituzten proiektuak.

Honez gain, gure osasunerako eta ingurugiroarentzako kaltegarria izanik “inposatu nahi diguten errauste-plantaren aurrean, aukera bakarra atez atekoa” dela azaldu dute.

Iruzkina gehitu

diseimagenes671a kalapie“Kalapie” hiri-txirrindularien Oarsoaldeko elkarteak Oiartzungo Udalak laster abian jarriko duen atez ateko bilketa sistema txalotu du. Proiektuak gure osasunari eta ingurugiroari mesede egiten diola azpimarratu dute.

Iniziatiba hau babestearekin batera, konteneedoreek kaleetan utziko duten tokia bizikleta eta oinezkoentzat egokitzeko eskatu dio Oiartzungo Udalari.

Iruzkina gehitu

Erraustegiaren aurkako plataformek bere babesa eskaini diote Usurbilgo alkateak publikoki Gipuzkoako Foru Aldundiari egindako moratoria eskaerari. Hernaniko alkateak egin bezala, erraustegiaren aurkako plataformek ere Zubietako errauste plantaren egitasmoa 6 urtez atzeratzeko eskatu dute.incineradora no 

6 urteko epe horretan atez ateko bilketaren aldeko apustua egitearen alde azaldu dira. “Usurbilgo esperientziak emaitza onak” izan dituela nabarmendu dute eta atez atekoa herri gehiagotan martxan jarri ahal izateko “denbora” ezinbestekoa dela gogorarazi nahi izan dute. Moratoria eskaerak, hain justu, horretarako aukera emango du beren iritziz. 

Horren guztiaren harira, hemen duzue munduan zehar HONDAKINEN ERRAUSKETA DEBEKATZEN duten hainbat herrialderen, probintziaren, herriren, hiriren… zerrenda. Jaso berri dugun notizia da Aragoiko komunitate autonomoak errausketa alde batera utzi duela eta atez ateko proba pilotuak martxan jartzea aurreikusten duela; hala azaltzen da bere hondakinen kudeaketarako plan integralean (GIRA 2009-2015).

Iruzkina gehitu