AGURTZANE LEKUONA AGIRRETXE
21 urte. Ikaslea.
Cochabamba: 517.000 biztanle.
Bizi-kalitatea: Bolivia 10. herrialdea da Ertamerika eta Hego Amerikako ranking-ean.

Saila(k): atejoka
AGURTZANE LEKUONA AGIRRETXE
21 urte. Ikaslea.
Cochabamba: 517.000 biztanle.
Bizi-kalitatea: Bolivia 10. herrialdea da Ertamerika eta Hego Amerikako ranking-ean.
GARAZI GARNIKA
23 urte. Ikaslea.
Sydney: 4.336.374 biztanle.
Bizi-kalitatea: Sidney 10. hiria da mundu mailako ranking-ean. Australia 3. herrialdea da mundu mailan, bizi-kalitateari dagokionez.
Urtero egiten den gisan, herritarrek Xanistebanetan omenaldia merezi duten herritarrak aukeratu dituzte. Oiartzuarrek hala erabakita, aurten atez ateko bilketa posible egin duten eragileak eta Zaharren Egoitzako mojak omenduko dituzte.
Omenaldia igande honetan izango da, abuztuaren1a, 18:00ean, udaletxeko pleno aretoan, eta omenduek Antton Mendizabal eskultoreak egindako oroigarria jasoko dute.
Zorionak denoi eta gozatu Xanistebanak!
GARAZI ANSA ARBELAITZ
21 urte. Ikaslea.
Erroma: 2.743.796 biztanle.
Bizi-kalitatea: Erroma 62. hiria da mundu mailako ranking-ean.
2009ko ekainean hondakinen %30.7a bildu zen gaika eta 2010eko ekainean, berriz, %82.7a
Oiartzun pasa den maiatzaren 23an hasi zen hondakinak atez ate biltzen eta jada bere hondakinen %80a baino gehiago birziklatzen du. Hala diote Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Partzuergotik, Sanmarko Mankomunitatetik, Ecovidriotik eta Urnieta zein Martuteneko plantetatik jasotako datu ofizialek.
Lehen emaitzak izan arren, lortutakoak Oiartzungo Udalaren aurreikuspenak bete eta gainditu ditu. Astez asteko datuak egonkortzen ari dira eta esanguratsuak dira: hondakinak atez ate biltzen hasiz geroztik, 52 puntuko jauzia egin du Oiartzunek birziklapenean. Atez ate biltzen diren hondakin atal guztien birziklapen- eta garbitasun-mailak gora egin du orduz geroztik.
OLAIA SUSPERREGI IRAGORRI
21 urte. Ikaslea.
Lisboa: 565.000 biztanle.
Bizi-kalitatea: Portugal 44. herrialdea da mundu mailako ranking-ean.