Zein etxola politak!

100520 aportazio guneakHorrelakoak dira Oiartzungo aportazio guneak eta emergentzi puntua. Ikusten denez, ia bukatuta daude eta polit askoak geratu dira! Igandea bitarte kontenedoreak sartuko dituzte etxola horietan. Landa eremuko bizilagunentzat dira aportazio guneak eta emergentzi puntua berriz ordutegiarekin arazoak ditugunean edo ezohiko egoera batean erabili ahal izango dugu herritar orok. Aportazio guneak giltzaz itxita egongo dira eta larrialdi gunea berriz irekita.

Iruzkina gehitu

YouTube Preview Image

Via Hernani Zero Zabor

Iruzkina gehitu

100519 megafonia furgonetaGaurtik hasi eta igandera arte, honako furgoneta hau atez atekoaren etorrera iragartzen ibiliko herri guztian zehar.

Iruzkina gehitu

100518 tailer praktikoaHeltzear da hondakinak atez ate biltzen hasteko eguna eta aste honetan tailer praktikoak antolatu dituzte herriko hainbat eragilek herritarrentzat, ostalari nahiz merkatarientzat eta elkarteetako bazkideentzat. Usurbildarrak izan dira bertan beren esperientzia kontatu eta partekatzen.

Atzo izan zen lehen saioa eta bihar, osteguna, izango da bigarrena. Bihar ilunabarreko 19:00an izango tailerra Manuel Lekuona bibliotekan eta Usurbildik herritarrak, merkatariak eta elkarteetako bazkideak etorriko dira.

100519 irakasle bilera haurtzaron

Honez gain, gaur arratsaldean atez ateko informazio bulegoko teknikariak Haurtzaro Ikastolako irakasleekin izan dira. Bertan izan da Usurbilgo Udarregi Ikastolako irakasle bat ere bere urtebeteko lana azaltzen. Erraza dela eta lasai egoteko esan die Haurtzaroko irakasleei Jonek, Udarregitik etorrita.

Iruzkina gehitu

100427 kontenedoreak agurUrte mordoa pasa dute kontenedoreek Oiartzunen, eta heldu da gazteei txanda emateko garaia. Gazteak atez ate, indartsu eta ilusioz gainezka datoz!

Kontenedoreak uste baino hamabost egun gehiagoan aritu dira lanean, baina oraingoan erretiroa hartzera doaz; ez omen dute denbora gehiagoan lanean aritzeko inolako asmorik.

Iruzkina gehitu

Emaitza bikainak lortu ditu atez atekoak lehen astean Hernanin. Igande gauean 3.500 kilo gai organiko jaso ziren. Asteazkenean berriz 11.100 kilo. Astelehenean 2.800 kilo ontzi arin eta ostegunean 3.920. Asteartean 3.540 kilo paper/kartoi jaso ziren. Hernaniko Udalak 10 biltzaile kontratatu ditu bilketa egiteko eta gauez jasotzen dituzte hondakinak. 

100516 hernani datuak kuadroa

Izaskun Txintxurreta ingurumen zinegotziaren arabera “irtenbidea aurkitu diogu hondakinen arazoari. Herritarrak lehen egunetik hasi dira hondakinak behar bezala ateratzen. Pozik gaude eta eskerrak eman nahi dizkiogu jende guztiari, oso ondo egiten ari direlako”. 

Asteazkenean 11.100 kilo organiko jasotzeak erakusten du atez atekoak Hernanin hasieratik izan duen arrakasta. Konparazio baterako, Hernanik egun bakarrean jaso du Zarautzek hilabetean jasotzen duena (11.023 kilo) baino gehiago eta Aretxabaletak hilabetean jasotzen duenaren (5.875 kilo) bikoitza. 

Atez atekoa martxan jarri eta hirugarren egunerako horrelako emaitzak lortzeak erakusten du atez atekora moldatzea erraza dela eta ahalegin txiki batekin sekulako jauzia eman daitekeela birziklatzen den hondakin kopuruan.

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

100513 irudiaAtez ateko bilketa kontu berria da Oiartzunen, eta denoi sortzen zaizkigu zalantzak. Nola antolatu behar dut sukaldea? Nora bota behar dut hondakin hau eta nora hango hura?…

Kontu horiek guztiak argitzeko asmoz, atez atekoari buruzko tailer praktikoak antolatu dituzte Oiartzun ke?, Eguzki eta Oiartzungo Agenda21 taldeek. Datorren maiatzaren 18 eta 20an izango dira tailerrak arratsaldeko 19:00tik aurrera, Manuel Lekuona liburutegian.

Usurbildik etorriko dira beren esperientziak kontatu eta urtebetean ikasitakoa partekatzera. Herritarrentzat, merkatari nahiz ostalarientzat eta elkarteetako bazkideentzat pentsatu eta antolatu dituzte tailer praktiko horiek. “Guztiok ikasi behar dugu, eta tailer hauek guztiontzat interesgarriak izango direlakoan gaude”, adierazi dute antolatzaileek. Horregatik, oiartzuar guztiei egin diete tailer horietan parte hartzeko deia. 

2 iruzkin

Udal teknikariak aste honetan hasi dira kubo marroiekin banatu gabe geratutako kodeak postaz bidaltzen, aportazio-guneetako giltzak banatzen eta komertzioetara ontziak eramaten.  

Oiartzungo Udala datorren maiatzaren 23an hasiko da hondakinak atez ate biltzen, eta “herritarrei zerbitzu oso eta erosoa” emateko azken prestaketa lanetan dabil. 

Udal teknikariek postaz bidali dizkiete herritarrei kubo marroietan jartzeko banatzeke zeuden kodeak. Izan ere, ontzi marroiak banatzeko orduan teknikariek ezin izan zituzten kode guztiak entregatu, eta ontziarekin batera koderik jaso ez zuten herritar guztiek orain etxean jasoko dituzte norberak bereak. Zintzilikailuetan teknikariek beraiek jarriko dituzte kodeak. 

100513 komertzioetan kuboak entregatzen web

Honez gain, aportazio-guneetako giltzak jasotzeko epea ere irekita dago. Atez ateko informazio bulegoan banatuko dituzte gaurtik, maiatzaren 13tik, 20ra. Aportazio-guneak landa eremuan bizi diren oiartzuarrentzat prestatutako etxolak dira, herritar hauei ez baitzaizkie hondakinak atez ate jasoko. Giltzaz itxita egongo direnez, landa eremuan bizi diren guztiei bidali zaie eskutitza  norberari dagokion aportazio-puntuko giltzaren bila atez ateko informazio bulegora etortzeko eskatuz. Arragua eta Ugaldetxokoek ez dute eskutitzik jaso. Izan ere, beraiei dagokien aportazio-gunea ez da itxita egongo, larrialdi-puntu bezala ere funtzionatuko duelako. 

Herritarren batek dagokion koderik jasoko ez balu edo aportazio-guneko giltza jasotzeko arazorik izango balu, “atez ateko informazio bulegora deitzeko edo gerturatzeko” deia egin dute udaletik. Done Eztebe plazan dago bulegoa eta astelehenetik ostiralera egoten da irekita 09:00tik 13:30era eta 15:30etik 19:00ra. Posta elektronikoa (atezate@oiartzun.org) edo webgunea (www.oiartzunatezate.org) ere erabil daitezke zalantzak argitzeko eta galderak egiteko. 

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu