bideo peio lozanoHemen dugu Peio Lozano ingurumen-antolaketan aditua den irakaslearen hitzaldia. Hainbat medikuren ekarpenekin osatzen du bere ponentzia. 6 kapitulutan banatuta dago (1, 2, 3, 4, 5, 6) hitzaldiaren bideoa.

 

Iruzkina gehitu

Haurtzaro ikastolak eta Elizalde ikastetxeak urte osoan zehar landuko dutelogoa eta leloa hondakinen gaia Eskola Agenda 21en baitan.

Gaia lantzean ikur gisa erabiltzeko, logotipo eta lelo lehiaketa antolatu dute bi ikastetxeetako DBHko ikasleen artean, eta Haurtzaroko Lide Ibarguren izan da garaile. “Hondakinak bereizi eta osasuna irabazi” da leloa eta logotipoa, berriz, hondakin frakzio bakoitzak hosto bat irudikatzen duen lorea.

Iruzkina gehitu

2. eskuko produktuen azoka

Datorren igandean, abenduak 6, 2. eskuko produktuen azoka izango da Done Eztebe plazan. San Markoko komunitateak antolatzen du gauzen berrerabilera bultzatzeko eta 2. eskuko produktuen balioaz herritarrak kontzientziatzeko helburuarekin.

Informazio gehiagora, bisitatu DV.

Iruzkina gehitu

kanpainarako_irudia-1885

San Markoko mankomunitateak kanpaina berria jarri du abian. Hondakinik onena sortzen ez dena delako, ekintzak antolatu dizte mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietan. Oiartzunen ere izango dira, beraz.

Informazio gehiagorako bisitatu www.hondakin.org webgunea.

Iruzkina gehitu

Udal ordezkariek eta Jordi Colomer teknikariak eztabaida eta erabakitze prozesuko bileren lehenengo txandatik ateratako ekarpen eta ondorioak aurkeztu zituzten atzo ilunabarrean udaletxeko pleno aretoan. 

091203 2. osoko batzarra

Aitor Etxeberria alkateak eta Enrike Lekuona hirigintza zinegotziak aipatu bezala, “gustura gaude orain arte herritarrek izan duten parte-hartze eta jarrerarekin”. Atez ateko hondakinen gaikako bilketa da egungo kudeaketa sistemak sortzen dizkigun osasun, ingurumen, ekonomia eta lege arazoei irtenbide osoena ematen dien sistema, eta herritarrak honen aldeko apustua egiteko prest azaldu dira. Bileren lehenengo txanda amaitu berritan, udalak ekarpen ugari jaso ditu eta baliagarriak izango dira Oiartzungo atez ateko bilketa definitu eta hobetzeko. 

Udalak auzotar, merkatari eta ostalariekin egin dituen orain arteko batzarretatik jasotakoaren arabera, herritarrak ados daude beren hondakinak gauez biltzearekin. Zintzilikailuak, aportazio zein emergentzia guneak eta garbiguneak ere azpiegitura egokiak direla ondorioztatu da. Hala ere, San Markoseko kamioiaren (garbigune mugikorra) eta beiraren igluen zerbitzua indartzea eskatu denez, horretarako baliabideak jarriko dira. 

Bestelako ekarpen eta iritzi gehiago ere jaso dira. Alkateak esan bezala, ahal bezain ekarpen gehien kontuan hartuz eta landuz, “atez atekoak Oiartzunen izango duen funtzionamendua definitu behar dugu; udalak jarriko ditu etxean sortzen zaizkigun arazoei irtenbidea emateko baliabideak”.

  Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Greenpeace errauskailuez

091124-03

Greenpeace talde ekologistak argitaratu berria du errauskailuez egin duen azken azterketa. “Incineración de los residuos: malos humos para el clima” du izena txostenak eta errauskailuek energia sortzeagatik lortzen dituzten diru-laguntzak kentzeko eskatzen du. Azterketan esaten denez, egia da errauste plantek energia sortzen dutela, baina planeta berotzearen, berotegi efektuaren… bizkar egiten dute.

Bide batez, hemen duzue Greenpeace-n azken publizitate kanpaina.

Iruzkina gehitu

Eguzki talde ekologistaren ustez, Oiartzunek hondakinen gaian bide egokia hartu du atez atekoaren aldeko apustua eginda. Herria zoriondu nahi izan dute iraunkortasunaren aldeko apustua egin izanagatik.

Azaldu dutenez, OBrekin ados daude gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien gainean herri-galdeketak egin behar direla esatean. “Atez atekoaz galdetu behar da, baina beti ere, lurraldearen antolaketan askoz ere eragin handiagoa duten gaiez gure erakundeek herri galdeketak egiten badituzte: errauste planta, abiadura handiko trena, Zamalbideko autopista…”

Talde ekologistaren ikuspegitik, OBk borondatezko birziklaia bultzatzen du. Gainera, atez atekoa martxan jartzeko inbertsioak onartezinak direla dioen bitartean, ez du ezer esaten herritarrek bestelako proiektu industrialak eraikitzeko jarri beharko duten dirutzat.

Gauzak horrela, Eguzkik atez atekoa ez boikoteatzeko eskatzen dio OBri.

Iruzkin bat

noticiasgi

Auzoz auzo, merkatariekin eta ostalariekin egindako bileren 1. txanda bukatu berritan, bertan azaldu eta landu den gaietako bat  hondakinen prebentzioarena izan da.

Ezin dugu etxea teilatutik egiten hasi. Oso ondo dago herritarrok gure hondakinak birziklatzea, baina ahalik eta gutxien sortzea lortu beharko genuke. Honen aurrean, zentru komertzialek… ere beren ardurak hartu beharko lituzketela azpimarratu dute herritarrek.

Gai honen ildotik, hemen dituzue Carlos Ormazabalek (Garapen Jasangarrirako diputatua) eta Iulen Lizaso Aldalurrek Noticias de Gipuzkoa egunkarian plazaratu dituzten iritzi artikuluak.

Iruzkina gehitu