Karrikako Artaso elkartean izandako bilera

Karrikako bizilagunekin ostegunean bildu ginen auzoko Artaso elkartean.

 091119 karrikako bileraKarrikarrek, udalaren proposamena entzun ostean, bilketarako zein leku egokituko diren galdetu zuten. Gune urbanoan (Artasoraino) atez ate biltzea jarri zen mahai gainean eta landa eremuan, berriz, aportazio guneekin funtzionatzea. Bileran izan zirenek ez zioten arazorik ikusten planteamendu honi eta, honen arabera, gune urbanoan zintzilikailuak nola eta non jarriko ziren galdetu zuten. Enrike Lekuona hirigintza zinegotziak azaldu bezala, pertxak etxeko atarietatik ahalik eta gertuen jarriko dira eta, posible izanez gero, euriaren, haizearen, eguzkiaren… eraginetik babestuta. Hala ere, hau guztia bizilagunekin hitz egin eta adostu behar dela azpimarratu zuen.

Gure hondakinak zintzilikatzeko pertxen inguruan beste aipamen batzuk ere egin ziren. Egun, ahal dugun ongien aztertu eta erabaki beharko dugu zein den pertxak jartzeko lekurik egokiena, baina etorkizuneko proiektuetan, jada kontuan hartzen da atarian atez ate biltzeko gelatxo bat jartzea. Bizilagunek portalaren barrutik bertatik izango dute hona sartzeko aukera eta biltzailea biltegi horrek kanpotik izango duen ate batetik sartuko da hondakinak jasotzera. Atez atekoa etorkizuneko bilketa sistema izango denez, gero eta gehiago findu eta egokitu behar dugu proiektua.

Autokonpostaz hitz egitean, bizilagunen artean ere egin daitekeela proposatu zuten auzotarrek.

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): Berriak, Funtzionamendua, Parte-hartzea

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu