Ergoienen ere elkartu gara

Atzo Ergoiengo Auzokalte elkartean elkartu ginen.

 091118 ergoiengo bileraOrain arteko auzoetan bezala, Udalak bere proposamena aurkeztu zuen eta gerturatutakoek interesa azaldu zuten egungo hondakinen gestioaren eta atez ateko bilketaren arteko konparaketa ekonomikoan. Esan zenez, atez atekoan bilketa egun baino garestiagoa da, baina badira bestelako ekarpenak ere. Hala nola, alde batetik, zabortegira eramaten ditugun hondakinen transferentzia eta tratamendu tasa nabarmen jaitsiko da (askoz gutxiago eramango baitugu bertara). Bestalde, atez atekoan hondakinen bilketaren konpetentzia Udalarena izango denez (egun San Markosek kudeatzen du), papera-kartoia eta ontzi arinen salmentatik dirua jasoko du Udalak. Beraz, atez ateko bilketak ez du zertan egungo kudeaketa  sistemak baino garestiagoa izan.

Elkartean bildu zirenek arazoaren muinera jo behar dugula zioten. Hau da, oso ondo dago ahalik eta hondakin gehien birziklatzea, baina egungo merkatu sistemak gero eta gehiago sortzera behartzen gaitu. Honen aurrean, zentru komertzial handiei, fabrikatzaileei… ere hortzak erakutsi behar zaizkiela azpimarratu zuten.

Udala erabat ados azaldu zen honekin guztiarekin eta bere esku dagoena egiten ari dela komentatu zuten bertaratu ziren ordezkariek. Hala ere, zuzenean Udalaren esku dagoena hondakinen bilketa da eta egungo merkatu sistemari herritarrok egin behar diogu aurre. Izan ere, gure erosketa nahien araberakoa izango da egingo diguten eskaintza eta hainbat gauzari gogor egiten badiogu, gure beharretara egokituko da sistema; bestela ez baitu salduko eta, beraz, irabazirik izango.

Honekin jarraituz, udal ordezkariek atez ateko bilketa egungo merkatu sistemari aurre egiteko tresna interesgarria izan daitekeela aipatu zuten. Herritarrok zenbat sortzen dugun konturatuko gara eta, beraz, murrizten saiatu.

Garbi dago birziklapenaren bideak ez duela atzera bueltarik eta denok egokitu beharko dugula errealitate honetara.

 

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): Berriak, Funtzionamendua, Parte-hartzea

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu