Oiartzunek hondakinen %83a birziklatzen du atez atekoari esker

2009ko ekainean hondakinen %30.7a bildu zen gaika eta 2010eko ekainean, berriz, %82.7a

Oiartzun pasa den maiatzaren 23an hasi zen hondakinak atez ate biltzen eta jada bere hondakinen %80a baino gehiago birziklatzen du. Hala diote Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Partzuergotik, Sanmarko Mankomunitatetik, Ecovidriotik eta Urnieta zein Martuteneko plantetatik jasotako datu ofizialek.Grafikoa1

Lehen emaitzak izan arren, lortutakoak Oiartzungo Udalaren aurreikuspenak bete eta gainditu ditu. Astez asteko datuak egonkortzen ari dira eta esanguratsuak dira: hondakinak atez ate biltzen hasiz geroztik, 52 puntuko jauzia egin du Oiartzunek birziklapenean. Atez ate biltzen diren hondakin atal guztien birziklapen- eta garbitasun-mailak gora egin du orduz geroztik. 

 

Materia organikoaren %100a gaika jasotzean eta, beraz, errefusa kantitatea nabarmen jaistean dago horren guztiaren gakoa. Orain arteko zabor poltsatik materia organikoa kentzeak eta kontenedoreetan botatzen ziren hainbat hondakin (inausketak, obra hondakinak, animalia hilak, aparatu elektroniko txikiak…) behar bezala sailkatzeak ekarri du beherakada hori.Grafikoa2

Herrian ireki den garbigunea da horren adibide, lehen zabortegian bukatzen zuten hainbat hondakin orain han biltzen baita egoki sailkatuta. “Herritarrek badute atez ate biltzen ez diren etxeko noiz behinkako hondakinak nora eramana, eta harrera oso ona izaten ari da Talaiako garbigunea”, esan du Aitor Etxeberria Oiartzungo alkateak.

Errefusa nabarmen murrizteak abantaila ekonomikoak ere baditu, tratamendu-kostuak asko jaisten baitira. 126 euro kostatzen da errefusa tona bakoitza tratatzea eta, datu horren arabera, Oiartzungo Udalak 28.476 euro aurreztuko ditu hilero. Urtearen buruan, 341.712 euro izango dira.

Herrian ireki den garbigunea da horren adibide, lehen zabortegian bukatzen zuten hainbat hondakin orain han biltzen baita egoki sailkatuta. “Herritarrek badute atez ate biltzen ez diren etxeko noiz behinkako hondakinak nora eramana, eta harrera oso ona izaten ari da Talaiako garbigunea”, esan du Aitor Etxeberria Oiartzungo alkateak.

Errefusa nabarmen murrizteak abantaila ekonomikoak ere baditu, tratamendu-kostuak asko jaisten baitira. 126 euro kostatzen da errefusa tona bakoitza tratatzea eta, datu horren arabera, Oiartzungo Udalak 28.476 euro aurreztuko ditu hilero. Urtearen buruan, 341.712 euro izango dira. Grafikoa3 

Gaika ahalik eta hondakin organiko gehien biltzea da atez atekoaren helburu nagusienetako bat, eta Oiartzunen ia %100a sailkatuta biltzea lortu da. 2009ko ekainean etxean konpostatzen zutenek soilik bildu eta tratatzen zuten behar bezala materia organikoa, eta 8.844 kg bakarrik konpostatu ziren. Aurten, ordea, 55.080 kg bildu dira atez ate eta 33.704 kg konpostatu dira etxean bertan.

Etxeberria alkateak azaldu bezala, “baliabideak eta erraztasunak eskura izanez gero, herritarrak gauzak ondo egiten saiatzen dira”. Beste 100 familia daude ikastaroa egin eta konposta-kaxa jasotzeko zain.

Oiartzungo hondakin organikoen bilketari Usurbilgo eta Hernaniko datuak gehituz gero, 5. edukiontziaren eraginkortasuna zalantzan jartzen da. Izan ere, 3 udalerrik (37.000 biztanlek) hilean 251.940 kg hondar organiko biltzen dute gaika eta 5. edukiontzia martxan duten Gipuzkoako 9 udalerriek (87.275 biztanlek) 75.391 kg. Biztanle kopuru bikoitzarekin, 5. edukiontzian ia lau aldiz materia organiko gutxiago biltzen da. Datu horien guztien arabera, atez ateko bilketa 5. edukiontzia baino 8 aldiz eraginkorragoa da.Grafikoa4

Herritarrena da meritua 

Aitor Etxeberria alkateak oiartzuarrak zoriondu nahi izan ditu lortu dutena “handia eta harro egoteko modukoa” delako. Eskerrak eman dizkie, ohitura aldaketa txiki batek “onura besterik” ez baitio ekarri herriari. Kaleak txukun daude eta herritarrek beren ekarpenak egiten jarraitzen dute, “sistemarekin kontent daudenaren seinale”. 

Atez atekoa hasi besterik ez da egin eta “hemendik aurrerako helburua hasitakoa hobetzea izango da”. Herritarrek gero eta hobeto egiten dute eta Udala azpiegiturak gero eta eraginkorragoak izaten saiatuko da. “Badago lortutako emaitzak hobetzea eta horretan jardungo dugu”, aipatu du Etxeberriak. 

“Emaitzek argi utzi dute atez atekoa egingarria eta eraginkorra dela”, eta Debagoiena izango da hori sendotuko duen hurrengo eskualdea. “Errauste-plantak Gipuzkoan ez du zentzurik eta lekurik, eta hori frogatzen dute gipuzkoarrek beren etxeko atetik bertatik hasita”. 

Datuen iturria: Sanmarko Mankomunitatea eta Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Partzuergoa.

Etiketa(k): , , , , , , , ,
Saila(k): Emaitzak, Berriak

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu