Ireki ateak itxaropenari, atez ate

Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak asteburuko herri kontsultaren gaineko balorazioak egin ditu. “Herritarren bozken gehiengoa bildu duen atez ateko bilketa sistemak eztabaidari eta hondakinen arazoarekin genuen konponbideari aukera berri bat eskaini dio. Itxaropena dator Gipuzkoara, itxaropena zabortegiak gainditzeko, itxaropena erraustegiarentzat 6 urteko moratoria eskatzeko, itxaropena gauzak ongi egiteko”.

IMG_0316-300x225 100301 kontsulta balorazioaErrekondoren hitzetan, “herri kontsultan izandako partehartze zabalak lortutako emaitzen zilegitasuna indartzen du”. Usurbildarrak prest daude oraingo bidetik jarraitu eta orain arte lortu dituzten emaitza onak hobetu eta mugarri berriak jartzeko. Azken egun hauetan usurbildarrak berak izan badira ere arreta puntua, kontsultak gaia gizarteratzeko balio izan du, eta Errekondoren hitzetan hori da lortu beharrekoa. ”Gipuzkoa osora zabaldu behar den gaia da; ezin da Usurbila mugatu. Orain, erraustegiari buruz duten iritziaz galdetu behar zaie gipuzkoarrei”.

Indarrak ez dituzte erabat akituta nonbait, eta errauste-plantaren gaineko moratoria berresteaz gain, Usurbilgo Ituna prestatzen ari direla azaldu du.

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): Emaitzak, Berriak

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu