Josep María Tost Borrás Riudecanyes-ko alkatea da (CIU) eta baita “Associació de Municipis Catalans per a la Recollida Porta a Porta” elkarteko presidentea ere.

Jarraitu zuzenean hitzaldia 18:30etik aurrera

Iruzkina gehitu

Gurasoak, ikasle (2. zatia)

100324 haurtzaro1Orain pare bat aste Elizalde Herri Eskolako gurasoekin egin bezala, asteazken arratsaldean Haurtzaro Ikastolako gurasoei ere atez atekoaren berri eman zien Jon eta Ainara teknikariek.

Azalpen orokorraz gain, atez atekoak Oiartzunen izango duen funtzionamenduaz ere hitz egin zuten; maitzaren 5a jada begi bistan baitago!

Bilera bukatutakoan, ikastolan bertan dagoen konposta makina bisitatzeko ere hartu zuten tarte bat.

Iruzkina gehitu

100218 errealeko jokalariak usurbilErrealeko kapitaina den Mikel Aranburu, Mikel Labaka eta Imanol Agirretxe aurrelari usurbildarra atez atekoa ezagutzen izan dira gaur goizean. Xabier Mikel Errekondo alkatea izan dute bidaide.

Kuboen sistema, kamioiek burututako bilketa, atez atekoaren datuak… ezagutu dituzte. Zituzten hainbat zalantza argitzeko aukera izan dute. Bilketa sistemarekiko interesa agertzeaz gain, Zubietako euren entrenamendu gunetik gertu eraikiko duten erraustegiarekiko kezka azaldu dute.

Oharra: argazki hau www.noaua.com webgunean argitaratu dute.

Iruzkina gehitu

ORIO_hGaurko Urola Kostako Hitza egunkarian azaldu denez, Orio atez ateko hondakinen bilketa sistema aztertzen ari da.

Azaroko udalbatzarrean udalerriko hondakinak ez erretzeko eskaria egin zuten eta mozioaren alde bozkatu zuten EAJ eta PSOE ez beste alderdi guztietako ordezkariek. Orduz geroztik, beste egitasmo batzuen artean,  Usurbilgo esperientzia ezagutzen izan dira hainbat udal ordezkari.

 Leire Zinkunegi ingurumen teknikariak (ANV) azaldu duenez, “gure asmoa atez ateko sistemaren aldeko gehiengoa lortzea da, Orion, eta Gipuzkoa osoan orokorrean, errauste plantarik martxan jar ez dezaten”.

2 iruzkin

Datorren udaberritik aurrera gastronomia- elkarteetan ere hondakinak atez ate biltzen hasiko da Oiartzungo Udala. Jada martxan diren esperientziak bertatik bertara ezagutzeko asmoz, Artaso, Girizia, Aldeguna, Ibargain, Zelai Taldea eta Iturri Berri-ko bazkideak Usurbilen izan ziren pasa den larunbatean. Usurbilgo Udaleko ordezkariak lagunduta, Andazpe gastronomia-elkarteko funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten.

100130 elkarteak usurbilenEtxebizitzetan ez bezala, elkarteek bazkide mordoa izaten dute eta horien guztien koordinazio egokia behar da hondakinak atez ate txukun biltzen hasteko. Andazpe elkarteko ordezkariak esan bezala, “egia da antolaketa aldetik aldaketak egin behar direla, baina erraz egokitzeko moduko sistema da atez atekoa”. Beren kasuan, hondakin bakoitza zein frakzioren parte den azaltzen duten karteltxoak jarri dituzte kuboen alboan, eta adostutako bazkide bat arduratzen da egoki sailkatutako hondakin horiek atarira ateratzeaz. 

Oiartzungo udal teknikariak hasiak dira herriko elkarteen behar eta zalantzak jasotzen. Lokalek dituzten aukerak ezagututa eta bazkideen iritzi nahiz ikuspuntuak entzunda, Udalak elkarte bakoitzari bere beharretara ongien egokitzen den zerbitzu-proposamena egingo dio.

Iruzkina gehitu

Argiako azala 100131Aste honetako Argia aldizkarian atez atekoaren gaineko erreportaia idatzi du Urko Apaolaza kazetariak. Herri handi nahiz txikietarako baliagarria den sistema eta kolore politikorik behar ez lukeen egitasmoa moduan definitzen du atez atekoa. Luze eta zabal hitz egiten Europan zehar martxan diren esperientziez eta, nahi izanez gero, hemen duzue erreportaia osoa irakurtzeko aukera.  

Iruzkin bat

Ostiral ilunab091127 landa eremuko bileraarrean landa eremuko bizilagunekin elkartu ginen udaletxeko pleno aretoan. Atez atekoaren nondik norako orokorrak azalduta, bilketa sistema honek beren beharretara egokitzeko izango dituen baliabideez aritu ginen.

Autokonposta da atez ateko bilketaren zutabe nagusietako bat eta garrantzi berezia du landa eremuko etxebizitzetan (baita gune urbanoko etxe-bakarretan ere) . Izan ere, materia organikoa sortzen den lekuan bertan tratatzea da egokiena eta landa eremuko bizilagunek beren zelai, lorategi edo gune berdeak erabil ditzakete autokonpostarako.

Konposta etxean bertan erraz egin daiteke. Lorategian edo gune berdean dugun konposta kajara sukaldatutako edo sukaldatu gabeko edozein motatako materia organikoa bota genezake: barazkiak, haragia, arraina… Gakoa materia lehor eta hezearen arteko orekan dago. Kajara botatzen dugun materia organikoa hezea da eta txirbila, lastoa, poda… bezalako materia lehorrekin konpentsatu behar da. Erraz lor daiteke ongarri gisa erabil daitekeen kalitate oneko konposta.

Beren materia organikoa etxean bertan konpostatzen duten bizilagunek hobaria izango dute zaborren tasan. Izan ere, udalak ez du beren hondakin organikoak bildu eta tratatu beharrik izango.

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Atez ateko bilketak kaleko kontenedoreak nahiz zabortegi eta erraustegi toxikoak ekidin ditzake. Hala dio consumer-en webguneak.

Iruzkina gehitu