Heldu da atez atekoa Hernanira. Atzo eguerdian ongietorria eman zioten Porrotx pailazoarekin eta gauean materia organikoa biltzen hasi ziren udaletxeko langileak.

Heldu da atez atekoa Hernanira. Atzo eguerdian ongietorria eman zioten Porrotx pailazoarekin eta gauean materia organikoa biltzen hasi ziren udaletxeko langileak.
Kataluniako TV3 telebista lokalak etxeko konpostari buruzko erreportaia bat bota zuen atzo “Espai Terra” programaren barne. Oso interesgarria da etxean konpostatzen dutenentzat, baita konpostari buruzko informazioa nahi duen ororentzat ere.
Ikusi bideoa
Atez ateko bilketa, herritarren lana eta kontzientziazioa, errauste-planta, moratoria, herri-kontsulta,… Dena dago lotuta. Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatea hari horiekin guztiekin sarea josten saiatu zen pasa den ostiralean Info7 irratian egin zioten elkarrizketan.
Sidney, Jakarta, Taipei, San Francisco (Kalifornia – AEB), Seattle (AEB), Halifax (Kanada), Boulder (Kolorado – AEB), Ontario (Kanada), Markham (Totonto – Kanada) dira, beste hainbaten artean, mundu osoan zehar beren hondakinak kudeatzeko sistema desberdinak erabiltzen dituztenak. Baliabideak era askotakoak bezain berritzaileak dira, baina denen helburua bat eta bakarra: hondakinak gutxitzea, berrerabiltzea eta ahalik eta gehien birziklatzea.
“No a la incineración” webgunean errausketak gure osasunean dituen kalteen gaineko hainbat ikerketa zientifiko ageri dira. Guri oso interesgarriak iruditu zaizkigu eta gure webguneko “ikasi: dokumentuak” atalean ere jarri ditugu, hala nahi duenak eskura izan ditzan.
Planeta bat eta bakarra dugu, eta gutako bakoitza bat eta bakarra gara. Annie Leonard-ek egungo kontsumo sistemaren gainbehera azaltzen digu honako bideo honetan.
Kirolaz, politikaz eta, beste hainbat gaien artean, Usurbilgo atez atekoaren gainean ere hitz egiten du
Irakurri hemen elkarrizketa osoa.
Oharra: argazki hau Argia aldizkarian argitaratu da.
Beirazko eta plastikozko botilek hamaika erabilera izan ditzakete! Ikusi, ikusi honako bideo hau.