Ugaldetxoko eskolak ere ezagutu ditugu

Atzo, musika eta guzti, Ugaldetxoko eskoletan bildu ginen auzotarrekin.

091124 ugaldetxoko bilera

Jendea kuadernoa galdera, zalantza eta ekarpenez beteta etorri zen bilerara. Gerturatutakoek, beste hainbat gauzaren artean, hondakinak egoki sailkatzeko informazioa eta birziklatzeko erraztasunak eskatu zizkioten udalari. Sortzen ditugun hainbat hondakin ez dakigu ondo non bota behar ditugun eta jakinda ere, hainbatetan, ez dugu erraztasunik berauek birziklatzeko. Udalak esan bezala, atez atekoak biltzen ditu bi gai hauek.

 

Alde batetik, informazio bulegoaren eta webgunearen bitartez dudako hondakinak ondo sailkatzen ikasiko dugu. Ez dugu ahaztu behar sistema martxan denean ere jarraipena egingo zaiola eta, beraz, atez atekoa ikasten eta hobetzen joateko sistema ere badela.

Bestalde, erraztasun eta erosotasunaren kontua dugu. Udalak badaki egun hainbat hondakin birziklatzeko trabak ditugula eta, guk horrela nahi ez izan arren, zabortegira bota behar izaten ditugula. Atez atekoak birziklatu ahal dugun guztia birziklatzeko aukera emango digu bilketaren beraren eta garbigunearen bitartez.

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): Berriak, Parte-hartzea

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu