Ikusi eta ikasi

Atzo goizean Zarauzko La Salle ikastetxeko haurrak izan ziren Haurtzaro ikastolako konposta makina ezagutzen. Izadi 21 enpresak antolatu du bisita Urola Kostako Udal Elkartearen hondakinen murrizketa, berrerabilpen eta birziklapenaren inguruko egitasmoaren barne. Asko entzun, ikusi eta ikasi zuten.

100127 zarauzko la salle

Goizeko 10:00etan heldu ziren haurrak Oiartzun aldera eta, ezer baino lehen, konpostaren eta atez ateko bilketaren gaineko azalpen labur bat eman zien Jon Kortajarena teknikariak. Interes eta atentzio osoz entzun zituzten Jonen hitzak eta galderak ere egin zizkioten.

Honen ostean, taldeka taldeka, konposta makina ezagutu zuten bertatik bertara. Ezin ukatu gehienak berau ikusteko irrikitan zeudela! Funtzionamendu osoaren berri jaso zuten eta, amaieran, lortutako konposta ikusi, ikutu eta zabaldu ere egin zuten ondoko zelaian.

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): Berriak

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu