“Garbitania Zero Zabor” ez da Sanmarko ordezkatzeko sortu

“Garbitania enpresa publikoa da, eta bere helburu nagusia da enpresei eta erakundeei laguntzea “zero zabor” sistemak ezartzeko. Horregatik Garbitaniak ez du inolako asmorik Sanmarko ordezkatzeko”, adierazi dute gaur Xabier Mikel Errekondok, Aitor Etxeberriak eta Marian Beitialarrangotiak; Usurbil, Oiartzun eta Hernaniko alkateek hurrenez hurren. 

Hernanin egindako prentsaurrekoan esan dutenez, ez dute inolako asmorik Sanmarko uzteko edo ahultzeko. Alderantziz, “lan eta lan ari gara Sanmarkok bere helburua erdiesteko: birziklatzea handitzea. Horregatik ari da Sanmarko atez ateko sistema bultzatzen, atez atekoak birziklapena bere maximora eramaten duelako”. 

Adierazi dute gezurra dela Garbitaniak edo atez atekoak arrisku ekonomikorik ekartzen duenik. “Arrisku ekonomikoa erraustegiak ekartzen du, ez baitago dirurik 400 milioi euro xahutzeko, eta Gipuzkoa eta gipuzkoarrak hipotekatu nahi dituzte gure osasuna kaltetzen duen teknologia zaharkitu batekin”.

 

“Carlos Ormazabalen gezur borobilei erantzun behar diegu, GHK-k (Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa) emandako datuen arabera, 5. edukiontzia makillaje garesti eta petrala baita”. Usurbil, Oiartzun eta Hernaniko alkateen aburuz, airea biltzen ari dira kostu ekonomiko oso altuan. Amaran esaterako 600 kg-ko kontenedoreak biltzen ari dira 40 kg organikorekin. 

“Garbitania egin dugu Diputazioak Gipuzkoa gobernatu nahi duelako hau Napoles izango balitz bezala: mehatxuak eta zangotrabak nonahi. Ez dute egiten eta ez digute egiten utzi nahi. Hondakainen monopolioa nahi du Diputazioak, jauregitik gobernatu nahi du, ez du onartzen udalen autonomia, min egiten dio. Jauntxoen moduan gobernatzen dute”. 

Errekondok, Etxeberriak eta Beitialarrangoitiak iragarri dute ez direla hiru udal soilik. Dozenaka herrik atez atekoa egin nahi dute. Bideragarritasun planak aztertzen ari dira eta udazkenean herri gehiago hasiko dira. “Errauste plantak ez du etorkizunik jatekoa kenduko diogulako, birziklatu nahi dugulako alegia”.

Etiketa(k): , , , , ,
Saila(k): Berriak

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu