Eguzki talde ekologistak OBri atez atekoa ez boikoteatzeko eskatu dio

Eguzki talde ekologistaren ustez, Oiartzunek hondakinen gaian bide egokia hartu du atez atekoaren aldeko apustua eginda. Herria zoriondu nahi izan dute iraunkortasunaren aldeko apustua egin izanagatik.

Azaldu dutenez, OBrekin ados daude gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien gainean herri-galdeketak egin behar direla esatean. “Atez atekoaz galdetu behar da, baina beti ere, lurraldearen antolaketan askoz ere eragin handiagoa duten gaiez gure erakundeek herri galdeketak egiten badituzte: errauste planta, abiadura handiko trena, Zamalbideko autopista…”

Talde ekologistaren ikuspegitik, OBk borondatezko birziklaia bultzatzen du. Gainera, atez atekoa martxan jartzeko inbertsioak onartezinak direla dioen bitartean, ez du ezer esaten herritarrek bestelako proiektu industrialak eraikitzeko jarri beharko duten dirutzat.

Gauzak horrela, Eguzkik atez atekoa ez boikoteatzeko eskatzen dio OBri.

Etiketa(k): , , , , , , , ,
Saila(k): Berriak

iruzkin 1 oraingoz

  1. 001 Xanet

    OBk inongo unetan ez du esan atez atekoa boikotatuko duenik. Horiek beste batzuen jokabideak dira, ez gureak. Gainera, argi utzi nahi genuke ez duela gure boikotaren beharrik izango, ez baita iraunkorra sistema bera. Europa mailan hondakinen kudeaketaren inguruan dauden herrialde aurreratuenek hondakindegiak baztertuak dituzte eta artean Oiartzungo udala hori gauzarik moderno eta ekologikoena balitz bezala saltzen ari zaigu. Egizue bisita http://www.oiartzunbai.net era eta ikus ezazue beste ikuspegi bat. Informazio transparente eta egiazkoa. Eurostaten taulak, benetako aurrekontuak, beste herrialdeetako esperientzia eta ahal dugun guztia jarriko dugu, gure helburua informatzea baita eta ez dotrina egitea.

    2009 Abenduak 3

iruzkina gehitu

  1. Konektatu