2010 Urtarrilak 13
Igandean, urtarrilak 10, urteroko bertso saioa izan zen Elorsoro kiroldegian eta atez atekoaz ere aritu ziren bertsolariak. Unai Elizasu gai jartzaileak Jon Martin eta Aitor Sarriegi jarri zituen birziklatze lanetan.
Oholtzakide zituzten gainontzekoen hainbat objektu nola birziklatu behar ote diren esan zuten bertsotan. Martinen arabera, Mendiluzeren botak organikoarekin aterako ditugu, gazta usaina omen dute eta!

0 iruzkin oraingoz
iruzkina gehitu