Ate joka… Tichlan-en (Aljeria)

polaroid sahara

ESTITXU JUANES

23 urte. Gizarte hezitzailea.

Tichlan: Saharako errefuxiatu kanpamenduetan 200.000 lagun bizi dira.

Bizi-kalitatea: Aljeria 104. postuan dago mundu mailako ranking-ean*.

*Bizi kalitateari buruzko datu zehatzen faltan, kasu honetan, Giza Garapenaren Indizea hartu dugu oinarri.

PC010020Tichla Aljeriako Tindoufen, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan, dagoen herrietako bat da, Ausserd eremuko sei herrietako bat, hain justu. Eskola eta haurtzaindegia dituen herri honek Oiartzunekin harreman berezia du, El-Watan elkartearen bidez. Sopelako Nuyum Elkarteak El Aaiunen behar bereziak dituzten lagunekin lan egiten duen Salka Chafi zentroan aritu da behaketa eta programa berriak martxak jartzen Estitxu Juanes, hiru hilabetez.

“Gauzak ez dira asko aldatu azken urteetan errefuxiatu kanpamentuetan, hondakinei dagokionez. Zaborra kalera botatzen dute, basamortura.

Aurten lehenengo aldiz ikusi dut kamioi batzuk dabiltzala zaborra jasotzen. Etxe bakoitzaren kanpoan bizilagun bakoitzak boltsa bat uzten du eta gero, kamioiak jasotzen du. Baina kamioi honek basamortuan uzten du zabor guztia, eta haizeak berriro kanpamentuetara bidaltzen du.

PC010034Etxeetan janaririk sobratzen bada (haragia ez dena), kartoiarekin nahastu eta ahuntzei ematen diete jateko. Bestela, zabor guztia kalera botatzen da.

Gainera, jendeak zaborra gordetzen ikusten bazaitu, harrituta geratzen dira, txorakeria iruditzen zaie: lasai egoteko, haizeak eramango duela esaten dute.

Kaletik, merkatutik, eskola inguruetatik… pasatzean zabor asko ikus daiteke, eta haren inguruan ahuntzak jan eta jan.

Basamortura sartuz gero, zabor pila ikusten da, basamortuak beltza dirudi. Pentsa, 34 urtetan (Saharako errefuxiatuek Argeliak utzitako Tindufeko kanpamenduetan bizitzen daramaten denbora) zehar sortu ahal izan den zabor guztia dago bertan; oso zikina dago!

Hala ere, zenbait elkarte egoera honi aurre egiteko iniziatiba azaltzen ari dira, ea zerbait lortzen duten, bertan ez baitago zaborraren inguruan ia inolako kontzientziaziorik”.

Etiketa(k): , , , , , , , ,
Saila(k): atejoka

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu