Ate joka… Bahía Blancan (Argentina)

polaroid argentina copia

ENERITZ TOLEDO MENDINUETA

21 urte. Ikaslea.

Bahía Blanca: 239.640 biztanle.

Bizi-kalitatea: Argentina 40. postuan dago mundu mailako ranking-ean.

Argentinako portu hiririk garrantzitsuenetarikoa da Bahia Blanca, Buenos Aires probintziako hegoaldean.

Bahia Blancan ez dago birziklatzeko kontzientziarik; zabor guztia poltsa berean biltzen dute. Bestalde, zaborra egunero biltzen duten arren, kaleek ez dute itxura garbia.

Etxe guztietan bezala, nirean ere zaborra pilatu egiten zen. Guztia poltsa berera botatzen nuen. Hasieran oso arraroa iruditzen zitzaidan, nire pisukide frantsesari bezala. Guk bagenuen birziklatzeko ohitura, baina han ez genuen beste erremediorik.

Zabor poltsa kalean dagoen burdinezko saski zulodun batzuetara ateratzen genuen. Saskiak ez ziren batere handiak eta beraz, azkenean lurrean ere poltsak pilatzen ziren. Gauero kamioia pasatzen zen biltzera, eta langileek poltsak kaleetatik zehar korrika biltzen zituzten. Askotan kale katu eta txakurrek poltsak ireki eta hondakin guztiak lurrean geratzen ziren.

PC280105

Gainera, kaleetan saski zulodunez aparte ez dago zakarrontzirik, eta beraz, jendeak zaborra lurrera botatzen du, saski horietan botaz gero ere zuloetatik lurrera erortzen baita.

Nahiz jendeak birziklatzeko edo gutxienez zaborra zaborrontzira botatzeko kontzientzia izan, ez dute hori egiteko aukerarik.

Baina badago birziklatzen den produktu bat: garagardo botilak. Supermerkatu edo denda batean garagardo botila bat erosi nahi izanez gero, ontzi hutsa eraman eta merkeagoa da. Plastikozko botilen tapoiak ere dendetan eta unibertsitatean egoten diren kaxa batzuetara botatzen dituzte.

Bestalde, Argentinatik bidaiatu nuenean soilik leku batean ikusi nituen birziklatzeko edukiontziak: Iguazuko Parke Nazionalean papera, ontzi arinak eta organikoa bereizteko aukera zegoen.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO:

http://www.bahiablanca.gov.ar/

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): atejoka

iruzkin 1 oraingoz

  1. 001 mario

    Soy argentino y vivo actualmente en bahía, debo reconocer que lo que cuenta la nota es realmente la verdad…muy buena nota…felicitaciones!!!
    PD: los tapones de botella se juntan pero solo para ayudar al hospital Garrahan que tiene programas de reciclajes. El producido del reciclado de 600 tapitas de plástico de envases de gaseosa o agua mineral equivale al costo de una diálisis para un niño con insuficiencia renal crónica. El de cinco mil, a una sesión de quimioterapia para un paciente pediátrico.

    2010 Urriak 14

iruzkina gehitu

  1. Konektatu