ATE JOKA… Karlstad-en (Suedia)

nagore_arriaga_atejoka

NAGORE ARRIAGA UNSAIN.

20 urte. Ikaslea

Karlstad: 100.000 biztanle.

Bizi-kalitatea: Suedia 6. herrialdea da mundu mailako ranking-ean.


Ikusi mapa handiagoa

Karlstad Värmland eskualdeko hiriburua eta hiririk handiena da, Vänern lakuaren bazterrean. Suediako bigarren laku-portu handiena da. Unibertsitatea eta Katedrala ditu. Egungo Udal Gobernua Sozialdemokratek (23 zinegotzi), Alderdi Berdeak (4 zinegotzi) eta Ezkerreko Alderdiak (beste 4 zinegotzi) osatzen dute.

Karlstadeko Unibertsitatean 10.000 ikaslek ikasten dute. Europako unibertsitaterik modernoenetariko bat da.

Nagore-Arriaga

“Hemen birziklapenarekin oso mentalizatuak daude. Ni ikasleen egoitza batean bizi naiz, eta sukaldean zakarrontzi ezberdinak ditugu: plastikoarentzako, beirarentzako, paperarentzako eta gainontzekoarentzat.

Kanpusaren erdian dauden edukiontzi ezberdinetara botatzen dugu gero gauza bakoitza. Hemen beirazko botilak banatu egiten dituzte: kolore berdekoak toki batera bota behar dira eta beira gardena direnak, beste batera.

Erasmusen gaudenontzat hasieran nahiko zaila izaten da zer egin behar dugun jakitea, ohar guztiak suedieraz daudelako! Baina beno… pixkanaka, moldatu gara.N.-Arriaga-2

Merkaltagune guztien sarreran latak eta plastikozko botilak birziklatzeko makinak daude. Kuriosoa da: botatzen duzun lata eta botila kopuruaren arabera, dirua itzultzen dizu makinak edo deskontu txartelak ematen dizkizute merkatalgunean erosketak egiteko. Adibidez, bi litroko Coca Cola botilaren truke bi korona suediar ematen dizkizute (Euskal Herriko 20 xentimo) eta lata bakoitzarengatik 2,5 xentimo inguru.

lata_markaLatek eta botilek makina horietara bota daitezkeela jakinarazten duten marka bat daramate.

Gazte asko joaten da euren lata guztiekin merkatalguneetako makinetara, diru pixka bat lortu dezaketelako. Kalean bizi diren jendea ere ikusten da latak-eta biltzen, gauza bera egiteko. Bere alde onak eta txarrak ditu laten truke dirua emateak, baina eraginkorra da!”

Informazio gehiago:

www.karlstad.se
www.karlstad.se/miljovardag

- zero waste karlstad

Etiketa(k):
Saila(k): atejoka

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu