ATE JOKA… Dublin-en (Irlanda)

naiara_mitxelena

NAIARA MITXELENA.

24 urte. Bideo-joko probatzailea

Dublin: 495.800 biztanle.

Bizi-kalitatea: Dublin 25. hiria da mundu mailako ranking-ean


Ikusi mapa handiagoa

Dublin Irlandako hiriburua da. Bertan jaioak dira Samuel Beckett, Oscar Wilde, Bram Stoker edota James Joyce idazleak.

“Hemen etxeen %90a bizitza bakarreko etxeak dira, pisuak zentroan baino ez daude eta hor ere, baten batzuk. Etxe bakoitzak bi edukiontzi ditu, bat basurarentzat eta bestea birziklatzeko gauzentzat.

Etxe barruan poltsak bete ondoren, lorategiko edukiontzira ateratzen ditugu. Zabor-bilketako kamioia astean egun batean pasatzen da auzo bakoitzetik. Egun horretan, edukiontzia etxeko izkinara atera behar da, espaloira, kamioia pasatzerakoan hustutzeko eta gero norberak berriz ere bere lorategira sartzen du.

irlandaHemen ez dago zaborraren tasarik, zerbitzua enpresa pribatuei kontratatu behar zaielako zuzenean. Eurekin zuzenean harremanetan jarrita, urteko kuota ordaindu behar zaie, 200 euro inguru. Oso kontrolatua dute nork ordaindu duen kuota eta nork ez, eta ez baduzu zerbitzua ordaintzen, zure edukiontziak espaloian utzi arren, ez dute biltzen.

Badago beste aukera bat, hala ere: edozein dendatan zaborraren eranskailuak saltzen dituzte. Eranskailu urdin batzuk dira, 8 eurotan hiruko pack-a erosten da. Eranskailua zabor poltsan itsatsita kanpoan uzten baduzu, jasotzen dute.

Birziklapenarekin antzekoa da sistema, baina dohainik. Birziklatzeko den guztia edukiontzi berean botatzen da hemen: bai papera, baita ontzi arinak ere, Euskal Herrian edukiontzi urdinetan eta horietan bereizten ditugunak. Baina arau bat dago: botatzen duzuna botatzen duzula, garbia egon behar du. Janari arrastorik gabe bota behar dira latak, botilak eta tetrabrikak. Kamioia pasatzen den egunean edukiontzia espaloira atera behar duzu.

ombc-green-binBirziklatzeko kamioia bi astean behin pasatzen da auzo bakoitzetik: egutegia jakiteko urte hasieran etxeetara hozkailuan itsasteko iman bat bidaltzen dute, auzo bakoitzetik noiz pasatuko den kamioia jakinaraziz.

Beirarentzat, berriz, ez dago etxez etxeko bilketa zerbitzurik. Merkatalgune handietako aparkalekuetan egon ohi dira beiraren edukiontziak. Euskal Herrian bezala funtzionatzen du beira birziklatzeko sistemak hemen: zure hondakinak bota eta kito, dohainik.

Pilak eta horrelako gauzak jasotzeko puntuak merkatalguneetan eta zenbait dendatan daude.

Ni ez naiz pisuan bizitu hemen, baina badakit etxe bakoitzak bere bi edukiontziak izan beharrean, edifizio osoak konpartitzen dituen edukiontziak dituztela.

Dublingo udaletxeak webgune bat ere badu, zerbait handia baina oraindik erabilgarria dena bota nahi baduzu (altzariak…) hor anuntzioa jarri dezakezu, baina dohainik eskaini behar dituzu gauzak. Interesatuek joan behar dute gauzen bila”.

Informazio gehiago:

hTtp://www.dublincity.ie/WaterWasteEnvironment/Pages/WaterWasteandEnvironment.aspx

Etiketa(k):
Saila(k): atejoka

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu