ATE JOKA… Campinas-en (Brasil)

polaroid brasil copia

ASIER VALLEJO ETXEBESTE ETA ELUSKA PAZOS URKIZU.

24 eta 27 urte. CAF enpresako langileak.

Campinas: 1.500.000 biztanle.

Brasil 62. herrialdea da ingurumen kalitatearen ranking-ean.

Sao Paulo estatuan dagoen hiria da Campinas. Hiri honetan bertan eta hiriaren ingurunean bizi da brasildarren %6,75. Brasilgo hamar hiri handienetako  bat da Campinas. “Mendebaldeko printzesa” deitzen diote hiriari. 

“Hemen jendea nahiko zikina da. Egunean zehar paseatzera ateratzen bagara, lurrean zaborra botata ikusten dugu. 

P5050132

Gure auzoan hondakinak biltzeko honako sistema dugu: ez dago zaborrarentzako edukiontzirik. Jendeak zabor-poltsak lurrean uzten ditu gehienetan, nahiz eta badauden zaborra uzteko metalezko saskiak etxe handien inguruan. Arratsalde partean, bizilagunek saski hauetan uzten dituzte euren zabor-poltsak. 

Ez dute inolako bereizketarik egiten: dena batera botatzen dute. Arratsaldeko 7ak aldera kamioia pasatzen da, poltsak jasotzera. 

Nahiko kuriosoa zaborra biltzeko modua: lasterketako korrikalariak bezala jaisten dira kamioitik eta espaloiaren alde batetik bestera ibiltzen dira korrika zabor poltsak jasotzen, kamioiak bere martxa jarraitzen duen bitartean. 

P5060136

Bestalde, egunean zehar jende asko ikusten da gurdi handi batzuekin kalean zehar latak, plastikoa eta kartoia jasotzen. Hauek, nonbait, gero saldu egiten dute bildutakoa. Hauek dira birziklatzen duten bakarrak. Normalean, nahiko jende txiroa izaten da, geroz eta kilo gehiago eskuratuz gero, geroz eta diru gehiago lortzen dutelako.”

Etiketa(k): , , , ,
Saila(k): atejoka

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu