ATE JOKA… Breda-n (Herbehereak)

nagore_jimenez

NAGORE JIMENEZ.

21 urte. Ikaslea

Breda: 172.200 biztanle.

Bizi-kalitatea: Herbehereak 9. herrialdea dira mundu mailako ranking-ean.


Breda hiria zazpi gunetan banatuta dago. Industria askoko gunea da Diego Velazquezen ‘Bredako errendizioa’ koadro famatuaren eskenatokia.

Nagore Jimenez urte eta erdiz bizi izan da Bredan. Gaur egun, Biggleswaden (Ingalaterra) bizi da.

ni bizikletanBredan bizi izan nintzen lehenengo urtean pisu batean bizi nintzen. Kale bakoitzak bere edukiontzi propioa zeukan zaborrarentzat. Kale bakoitzean hiruzpalau pisu bloke zeuden, sei bizitzako blokea bakoitza. Papera eta kartoiarentzat edukiontzi bat genuen eta beste bat gainontzekoarentzat. Beira botatzera, berriz, urruti joan behar genuen.

Bredan, merkatalguneetan, botilak (bai plastikozkoak, bai beirazkoak) kobratu egiten dizkizute. Gero, itzultzen badituzu, dirua itzultzen dizute. Erosterakoan prezioan sartuta dago fidantza hori, beraz, ez da merkeagoa zure erosketa, gero botilak itzultzen badituzu ere.

Edukiontziak lurpekoak dira. Egia esan, nahi genuenean ateratzen genuen, akaso egongo zen araudiren bat, baina guk ez genuen ezagutzen.

Bigarren urtean, etxe batean bizi nintzen. Han gure zaborrontzi propioa genuen, organikoarentzako, paperarentzako eta kartoiarentzat. Bi edukiontzi txiki ziren (Oiartzunen daudenen erdia). Plastikoa eta beirak merkatalgunera itzuli behar genituen, eta hala egiten genuen.

Edukiontzien ondoan sofak, altzariak… egoten ziren askotan, eta zaborra biltzera egunero, goizetan, pasatzen ziren.

Ez naiz gogoratzen zenbat ordaintzen genuen, baina oso garestia da zaborraren tasa Herbehereetan”.


Etiketa(k):
Saila(k): atejoka

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu